Berriak
ERRIBERA GOITIA
2026/10/22
Javier Gallego EAJ-PNVren hautagaia izango da Erriberagoitiko alkatetzarako, udalerriaren aurrerapena sendotzeko
Egungo alkateak zerbitzu publikoak hobetzea, ondarea berreskuratzea, turismoa bultzatzea eta udalerriko 20 kontzeju eta 25 herrietan biztanleria finkatzeko aukerak sortzea helburu duen proiektuari jarraipena ematearen aldeko apustua egin du
OKONDO
2026/10/20
EAJ-PNVk Jon Escuzaren aldeko apustua egin du berriro, Okondoko Udalaren buru izaten jarrai dezan
Egungo alkatea izango da berriro ere hautagai jeltzalearen buru 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetan, egindako lanari jarraipena emateko eta herritarrentzako zerbitzu eta aukerak hobetzen jarraitzeko helburuarekin
GAUBEA
2026/10/19
Gorka Salazarrek EAJ-PNVren Gaubeako alkategai bezala errepikatuko du, herriaren etorkizuna bultzatzen jarraitzeko
Egungo alkateak aukerak sortzea, biztanle berriak erakartzea eta bailarako 30 herrietan zerbitzuak eta bizi-kalitatea bermatzea helburu duen proiektuari jarraipena ematearen aldeko apustua egin du
AGURAIN
2026/10/18
EAJ-PNVk Rubén Ruiz de Eguino Aguraingo alkategai proposatu du, herriaren etorkizuna gidatzeko
Ruben Ruiz de Egino López de Guereñuk kudeaketa onean, herritarrenganako hurbiltasunean eta herriaren bultzada ekonomiko eta sozialean oinarritutako proiektua defendatzen du
DULANTZI
2026/10/16
EAJ-PNVk Noemí Aguirre proposatu du Alegría-Dulantziko alkategai izateko
Noemí Aguirrek kudeaketa eraginkorrean, herritarrenganako hurbiltasunean eta etxebizitza eskuratzean oinarritutako proiektu baten aldeko apustua egin du
OKONDO
2026/10/14
Okondoko Udalak 114.677 euroko birgaitze integrala bultzatzen du gazteen emantzipaziorako etxebizitza baterako
Jarduketa 85 m²-ko udal-etxebizitza batean egingo da, Irabien kaleko 3an, eta Arabako Foru Aldundiak emandako 84.000 euroko dirulaguntzari esker egin ahal izan da
LEGUTIANO
2026/10/14
EAJ-PNVk Nerea Bengoaren eskuetan uzten du Legutioko proiektu estrategikoen garapenaren jarraipena
Egungo alkateak datozen udal hauteskundeetan herritarren konfiantza berretsi nahi du, legegintzaldi honetan egindako lana sendotzeko, udal zerbitzuak hobetzeko eta osasun-zentro berria bezalako ekimenetan aurrera egiteko
AMURRIO
2026/10/13
Txerra Molinuevo Laña, EAJ-PNVren Amurrioko alkategaia 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetarako
Amurrioko EAJren Batzarrak aho batez aukeratu du egungo alkatea, Uri Buru Batzarrak proposatuta, EAJ-PNVren hautagaitzaren buru izateko
ARRAZUA-UBARRUNDIA
2026/10/09
Amagoia Saez de Ibarra izango da EAJ-PNVren Arratzua-Ubarrundiako alkategaia
Egungo alkateordeak hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea egin du udalerriarekin eta bertako bizilagunekin duen konpromisoa erakutsiz
LAUDIO
2026/10/08
EAJ-PNVk Ander Larrinaga aukeratu du 2027ko Laudioko udal hauteskundeetarako alkategai
Udal Batzar jeltzaleak udal eta foru kudeaketan esperientzia duen hautagai baten aldeko apustua egin du, Laudiorekin lotura estua duena, udalerriaren etorkizuneko proiektu berri baten buru izateko
AIARA
2026/10/08
EAJ-PNVk berriz ere hobari fiskalak proposatu ditu Aiaran birgaitzea, irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko
2024an egin zuen bezala, EH-Bilduren erantzun positiborik jaso gabe, alderdi jeltzaleak EIOZren %90eko hobaria proposatu du energia-eraginkortasuneko eta irisgarritasuneko jarduketetarako, eta TMIBren %50ekoa ibilgailu elektriko eta hibridoetarako
GASTEIZ
2026/10/02
ABBk eta Gasteizko Buru Batzarren Artekoak EAJ-PNVren Gasteizko bozeramailetza Sonia Díaz de Corcueraren esku utzi dute eta Iker González de Garibayk zinegotzi kargua hartuko du
Egungo Kultura eta Hezkuntza zinegotzia lehen alkateordea izango da


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS

















