Prentsa Aretoa

2017/02/03

Urtaranek positibotzat jo du EH-Bilduren jarrera aldaketa, eta elkarrizketarako garai berria iragarri du

Alkateak konfiantza-galdeari buruz astelehenerako deitutako osoko bilkurari eutsiko dio, hiria gelditu ez dadin.

rss Ezagutzera eman
Urtaranek positibotzat jo du EH-Bilduren jarrera aldaketa, eta elkarrizketarako garai berria iragarri du

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek positibotzat jo du EH-Bilduren jarrera aldaketa datorren astelehenean Udalbatzak erabaki behar duen konfiantza-arazoari dagokionez. "Pozten naiz jarrera aldatu izanaz eta elkarrizketa, adostasun eta akordiorako prest agertzeaz. Oso urrun irits gaitezke, proiektuak partekatuz eta guztiok desio dugun hiria osatuz. Etorkizunari irribarrez begiratzeko unea da, ireki den aukeraren aurrean. Horretarako, garrantzitsua da aurrekontuak aurrera atera ahal izatea, eta konfiantza-galdearen emaitza positiboa izatea”, esan du.

Urtaranen ustez, datorren astelehenean beste abiapuntu bat jarriko da, beste indar politiko batzuek ere bat egin dezaten joan den astean sei udal taldeetako lauk lortu zuten aurrekontu-akordioarekin. Horrekin lotuta, alkateak Irabazi eta Podemos aipatu ditu bereziki, bi talde horiek “ikuspegi zabala dutela erakutsi baitute, alderdi interesen gainetik akordioak eginez eta hiriaren alde lan egiteko prest agertuz. Hiriko proiektu estrategikoetarako akordio hori errespetatu eta kontuan hartuko da”.

Alkateak aurrekontu-luzapenak dituen ondorio negatiboak azpimarratu ditu, hiriaren interesentzat oso kaltegarria bailitzateke. "Aurrekontua onesteari lotutako konfiantza-galdea aurkeztu genuenean, Gasteiz gelditu ez dadin egin genuen, gasteiztarrek aspalditik eskatutako inbertsio nagusiak gelditu ez daitezen. Luzapenak paralisian uzten zuen hiria, eta horrek herritarrei baino ez zien kalte  egiten. Bestetik gabe ezetz esatea kaltegarria da Gasteizentzat. Konfiantza-arazoa hiriak aurrera egiteko abagunea da, guztion laguntzarekin”, erantsi du Gorka Urtaranek.

Alkateak kontuan du Gasteizko Udalbatzan “hiri anitz, plural, berdintasunezko, tolerante eta iraunkor baten alde apustu egiten duen gehiengo politikoa" dagoela, "jendearen arazoekiko sentibera eta industriarako erakargarria izan nahi duena. Udalbatzaren gehiengoak partekatzen duen eredua da. Konfiantza-galdea eredu hori bultzatzeko elkarrizketa, adostasuna eta akordioa bilatzeko bigarren aukera da, eta talde politiko orori eskua luzatzeko dugun borondatea berresten dugu, gasteiztarren beharrei erantzutearren".

Suso Blog
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU