Prentsa Aretoa

2017/02/15

Aitor Estebanek Rajoyri: “Behin baino gehiagotan esanda dago; amaitu ziurgabetasunarekin eta itxi ezazu behingoz Garoña berriz irekitzeko aukera"

Parlamentuko kontrol bilkuran, bozeramaile jeltzaleak esan du CSNren aldeko txostena "ezustekoa" izan dela, eta berriro esan duenez Garoñak "gehiengo baten arbuio sozial eta politikoa" pizten du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, Espainiako Gobernuko presidenteari exijitu dio "Garoña berriz irekitzeko aukera behin betiko ixtea".

Adierazpen hauek egin dira gaur goizean Diputatuen Kongresuan Gobernuari kontrola egiteko egin den bilkuran. Aitor Estebanek Mariano Rajoyri galdetu dio Garoñako Andre Maria zentral nuklearraren egoera.

Hitz egiteko izan duen tartean jeltzaleen bozeramaileak kritikatu duenez "Energia Ministeriotik esaten da galdeketa egiteko sei hilabete" daudela erabakia hartu baino lehen "eta Garoñari exijitzen zaizkion lanek urte bete eta erdi beharko lukete, beraz baimena lan horiek amaitu aurretik emango litzateke". Zentzu berean eta Gobernuko Presidenteak kontsulta egiteko prozesu hori hasi baino lehen, Estebanek baieztatu du Presidenteak ezagun dituela " EAJ-PNVren iritzia, Talde gehienena eta gehiengo sozialarena. Behin baino gehiagotan adierazia izan baita. Amai ezazu ziurgabetasunarekin" exijitu dio Espainiako Gobernuko Presidenteari.

Halaber, Estebanek "ezusteko" jo du CSNk iragan astean ezagutzera eman duen txostena "Kontseilu horrek berak 2015eko apirilean eskatu zituen lanak egin ez diren arren" eta zentzu berean gaineratu duenez "lehen aldiz, hamar urtetik gorako eperako baimena ematen da CSNren beraren segurtasun gida bete gabe utzita". "Esaguzu CSNk zunda-globo horrekin zer bilatzen duen, Garoñari buruz baino,beste zentral batzuei buruz ari baita" eskatu dio Espainiako Gobernuko Presidenteari.

Bozeramaile jeltzaleak amaitzeko esan duenez, Garoñako Andre Mariakoa "lehen belaunaldiko zentrala da, Espainiako zaharrena da eta bere erreaktorea Fukushimakoa bezalakoa da. Bere potentzia Espainian instalatuta dagoen potentziaren %0,4 baino ez da eta ez du argindarraren prezioa merkatzen lagunduko". Azken finean, Estebanek adierazi duenez "zentral zaharra da, arriskuak ditu eta gehiengo baten arbuio sozial eta politikoa pizten du". Berriro irekitzeari ez diogu zentzurik ikusten,oso deigarria litzateke eta espero dugu halakorik ez gertatzea "azpimarratu du.

 

Suso Blog
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU