Prentsa Aretoa

2017/02/15

Minbizia edo gaixotasun larriren bat duten adin txikikoak zaintzeagatiko laguntzak jasotzeko baldintzak argitzeko EAJk aurkeztutako mozioa onartu du Senatuak

Hau arautzen duen Errege Dekretua dagoen arren, interpretaziorako aukerarik ez ematea exijitu du Nerea Ahedok, kudeatzen dituzten erakundeek batzuetan ez dutelako betetzen.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJk eskatuta, Senatuko Lan eta Gizarte Segurantza Batzordeak minbizia edo gaixotasun larriren bat (tartean gaixotasun arraroak bezala ezagutzen direnak) duten adin txikikoak zaintzeagatiko laguntzak jasotzeko dauden arrazoiak argitzea onartu du. Onartu dena, hain zuzen ere, Gobernuari hauek arautzen dituen 1148/2011 Errege Dekretua aldatu dezan eskatzea izan da,  horrela “interpretazio gehiegikeriak” saihesteko.

Goi Ganberako Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak azaldu duenez, aipatutako gaixoak dituzten adin txikikoen zainketaz arduratzeko euren lan ordutegia murriztea eskatzen dutenek izaten duten kalte ekonomikoa konpentsatzeko dagoen diru laguntza erregulatzen duen arautegia  “erabat argia da”, baina honek kudeatzen dituzten erakundeei “interpretaziorako aukerarik ez ematea” eskatu du.

Umeen minbizia gogoratzeko nazioarteko egunean, aipatutako Errege dekretuaren interpretazioa nola egin behar den azaltzen duen Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiaren zirkular bat ere badagoela gogoratu du senatari jeltzaleak; dena dela, “zirkularra 2014koa izan arren, oraindik ere mutuek ez dituzte beti betetzen, eta horretaz baliatuz ez dute laguntza ematen edo luzatzen, eta kaltetuek Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean errekurtsoa jarri behar izaten dute”.

Ekimenak Talde parlamentario guzti-guztien babesa izan du, baita Talde Popularrarena ere, hauek emendakin bat sartu duten arren, dekretuaren artikuluak aldatu aurretik laguntza ez onartzeko eman diren arrazoi guztiak aurretiaz onartzeko eskatuz.

Beste eskaera bat ere egin du Nerea Ahedok, hain zuzen ere, aipatutako diru laguntzaren amaiera gaixoa adin nagusitasuna heltzerakoan amaitu ez dadin, Errege Dekretuak gaur egun jasotzen duen bezala, baina oraingoan ez du PPren babesa jaso eta Batzordeak ez du onartu. Aurreko bozeramaile jeltzalea zen Jose Maria Cazalisek egin zuen moduan, Ahedok laguntza hau gaixoaren zaintza zuzenaren eta etenik gabekoaren beharrizana amaitzerakoan
kentzea eskatu du. “Gaixo hauen beharrizanak ez dira amaitzen adin nagusitasunera heltzerakoan, alderantziz, gaixotasun endekapenezko gaixotasunak diren heinean, beharrizanak areagotu egiten dira; beraz, laguntza jasotzeko motiboak badirau, logikoena da laguntza ematen jarraitzea”.

  Bideo erlazionatuak...

Alderdi Eguna
Suso Blog
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU