Prentsa Aretoa

2017/02/21

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren proiektua 11.059 eurokoa da, eta gizarte politikei eta enplegua sortzeari ematen die lehentasuna

Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu familia-kontziliaziorako laguntzetara

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren proiektua
    2017/02/21

    ARTXIBOA JAITSI

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren Lege Aurreproiektua 2017ko ekitaldirako. Horien zenbatekoa 11.059,7 milioi euro da. Horrek % 1,2ko igoera dakar joan den urtearekiko, hau da, 126 M/€ gehiago. Bi jardun-ardatz nagusi ditu: politika publikoak bermatzea eta garapen ekonomikoa eta enplegua bultzatzea.

Gobernu Kontseiluaren ondoren egin den prentsaurrekoan Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak azaldu duenez, estegun honetan, otsailak 23, erregistratuko da Eusko Legebiltzarrean. 2017ko aurrekontuaren gastuaren % 76 gizarte-politikei dagokie. Politika horietan biltzen dira, batik bat, osasungintza, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak, eta helburu dute Euskal Autonomia Erkidegoak berdintasunezko gizartearen profilari eustea, EBrenak baino pobrezia- eta desparekotasun-adierazle baxuagoekin. 

FAMILIA-KONTZILIAZIORAKO LAGUNTZAK

Gainera, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak gaur baimendu du 32.577.100 euro 2017an familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntza ekonomikoak finantzatzera bideratzea.

Zehazki, eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak dira, seme-alabak zain ditzaten; eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei bideratutako laguntzak, mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko; eta seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

Iturria: Irekia

Suso Blog
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU