Prentsa Aretoa

2017/02/24

Urkullu Lehendakariak "Euskadi 2020" Gobernu Kontseilua aurkeztu du

Gobernu Programak 4 zutabe, 10 ardatz, herrialdeko 175 konpromiso eta 650 ekimen ditu Giza Garapen Iraunkorrean aurrera egiteko

rss Ezagutzera eman
Urkullu Lehendakariak

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu lehendakariak XI. legealdirako Gobernu Programa aurkeztu du. Dokumentu horretan, datozen lau urteetarako euskal gizartearekin hartutako konpromisoak jasotzen dira “Euskadi 2020” programarako. “Giza Garapen Iraunkorrean aurrera egiteko” da Gobernu Programa, azaldu du lehendakariak.

Lehendakariak, bere gobernuko sailburuekin batera, 2020rako lan-ildo nagusien aurkezpena egin du gaur eguerdian Lehendakaritzan.

HELBURUAK

Gobernu Programa funtsezko 4 zutabek, 10 ardatzek, 175 konpromisok eta herrialdeko 650 ekimenek integratzen dute. Lehendakariak adierazi duen bezala, denak honelako helburuak betetzera zuzenduta daude: langabezia-tasa % 10etik behera kokatzea; 20.000 gazteri lehen lan-esperientzia bat eskaintzea; pobrezia-tasa % 20 jaistea; seme-alabak izan nahi dituzten familiei laguntzak gehitzea edo defizitaren helburua betetzea, besteak beste.

4 ZUTABE HANDIREN barruan sartutako helburu zehatzak dira:

Enplegua, Susperraldia eta Iraunkortasuna, “erantzukizuna”

Lehendakariak azaldu du aurrekontuen bi heren gizarte-politiketara bideratuta daudela eta, zehatzago, Osasun, Hezkuntza eta Babes Sozialaren funtsezko zerbitzuak bermatzera. Zutabe honek 63 konpromiso ditu.

Giza Garapena, Gizarteratzea, Berdintasuna eta Kalitatezko Zerbitzu Publikoak, “lehentasuna”

Lehendakariak “lehentasuntzat” jo du zutabe hau, 5 plan estrategiko izango dituena: Enplegua, industrializazioa, nazioartekotzea, berrikuntza eta inbertsio publikoa. Zutabe honek 97 konpromiso ditu.

Bizikidetza eta Giza Eskubideak, “premia”

Urkulluk zutabe honi lotutako ekimen batzuk azaldu ditu, hala nola pertsona errefuxiatuen aniztasunaren kudeaketa eta integrazioa, bizikidetzaren kultura, memoria, biktimak edo indarkeriaren amaiera ordenatua. Zutabe honek 11 konpromiso ditu.

Autogobernu Gehiago eta Hobea, “aukera”

Bere agerraldian, lehendakariak elkarrizketaren bidea, akordioa, Estatuarekiko ituna eta euskal gizartearen berrespena defendatu ditu. Zutabe honek 4 konpromiso ditu.

Gardentasuna eta ebaluazioa

Azkenik, lehendakariak gardentasunean, ebaluazioan eta kontuak ematean oinarritutako gobernantza-eredu baten aldeko konpromisoa hartu du.

Iturria: Irekia 

Suso Blog
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU