Prentsa Aretoa

2017/03/08

Mikel Legardak azalpenak eskatu dizkio Cospedali militarrek Uxue Barkos Presidente andreari zuzendutako irainengatik

Kontrol bilkuran, Legardak militar batzuek Nafarroako Gobernura bidali dituzten mezuak irakurri ditu.Mezu horietan Barkos "puta" deitu dute eskuindarreko ultren eta polizien biktimei eskaini zaien omenaldiagatik

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Gertakari larri horiek argitzeko neurririk hartu duzu? Galdetu dio Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeko Defentsa bozeramaileak Maria Dolores de Cospedali Espainiako Gobernuari kontrola egiteko egin den bilkuran, Nafarroako Gobernuan Uxue Barkos Presidente andrearen kontrako irainekin jaso diren mezu elektronikoen edukia azaldu ondoren.

Diputatu jeltzaleak Kongresuan egin den Osoko Bilkuran azaldu bezala, Zaragozako Akademia Militarreko 26. Promozioko militarrek mezu elektroniko batzuk bidali zituzten Nafarroako Gobernuko protokolo zerbitzura eta horietan "puta" esaten zitzaion Uxue Barkos Presidente andreari eta "mierdas" poliziek eta eskuin muturreko taldeek eragindako indarkeria politikoaren biktimei aitortza eskaintzeko ekitaldian izan zirenei; "ekitaldi horretan Entzutegi Nazionalak eta Nafarroako epaitegiek ez zuten inolako ilegaltasunik antzeman" esan du Legardak.

“Gertakari larriak dira benetan”, salatu du Legardak gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna dela gogora ekarriz. Era berean gogoratu du Nafarroako Parlamentuak, aho batez, edozein herri kargudunek bere jarrera politikoagatik jaso dezakeen edozein irain arbuiatzeko adierazpena onartu zuela.

Horregatik guztiagatik, azalpenak eskatu dizkio Defentsa Ministro andreari "egileak Ejertzitoko kideak dira" esanez eta galdetu dio neurririk hartu ote duen "gertakari larri hauek argitzeko".

Alderdi Eguna
Suso Blog
Jarrai iezaguzu Telegramen
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU