Prentsa Aretoa
2020/01/16
Gorka Urtaranen hitzetan, Gasteiz leku erakargarria da industriak bere erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien
Gorka Urtaranek UGTk industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte Gasteizko alkate Gorka Urtaranen hitzetan, hiria “leku erakargarria da industriak oraingo erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien“. Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Arabako hiriburuaren barne produktu gordinaren % 30 ia industria-sektoretik datorrela nabarmendu du alkateak, eta lanpostuen % 25.
Gasteizek 11 milioi metro koadro ditu industrialdeetan, parke teknologikoak kontuan hartu gabe. “Gure hiria ezaguna da nazioartean bere izaera iraunkorragatik eta ingurumenarekiko begiruneagatik, baina baita bertako garapen industrialagatik ere. Hori dela eta, iraunkortasunaren eta garapen ekonomikoaren arteko oreka lortzeko ari gara lanean. Ez dugu ahaztu behar gure etorkizuna industriarenari dagoela lotuta hein handi batean”, adierazi du alkateak. Ildo horretatik, Gasteiz leku erakargarria gertatzen da industriak dituen erronkei erantzuteko modu berritzaileak gara ditzan, trantsizio energetikoari, besteren artean.
Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak 4.0 industriari laguntzeko hasitako bidea aipatu du alkateak. “Hori guztia enpresa, sindikatu eta erakundeen eskutik egin behar dugu, eta planetaren erronkei oro har eta industria-garapenari dagozkionei bereziki heltzearekin zerikusia duten eragile ororekin batera”, amaitu du.
fuente - iturria: vitoria-gasteiz.org
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09