Prentsa Aretoa
2021/02/11
Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen sareak berritu egin dute Zientzia eta Teknologiako emakumeen bokazioak sustatzearekin duten konpromisoa
Arabako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak ikasleen artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko konpromisoa berretsi dute gaur, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, bereziki nesken artean, INSPIRA STEAM programari beste bultzada bat emanez.
Programa 2016an sortu zen, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) lanbideak sustatzeko eta emakumeen arlo horretako talentua sustatzeko. Aurten bosgarren ediziora heldu da Araban.
Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko egunean, beste bultzada bat emango diote Araban laugarren ediziora heldu den INSPIRA STEAM programari.
Aurreikusitako ekintzen barruan, ikastetxeei, familiei, enpresa ehunari eta gizarteari oro har zuzendutako zabalkundeko ekimenak daude.
INSPIRA STEAMek neskek ere ikasketa zientifiko eta teknologikoak aukeratzea lortu nahi du, esparru horietan lanean diharduten erreferentziazko emakumeek ikastetxeetan aholkularitzako saioak emanda.
Aurten, gainera, Zientzian eta Teknologian erreferente diren arabar emakumeen lana jarri nahi da denek ikusteko moduan, saltokietako erakusleihoetan kartelak jarrita.
iturria:DFA AFA
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09