Prentsa Aretoa
2021/10/14
“Mahats-bilketaren baldintzak oso onak izan dira, eta hori ardo bikainen ataria izaten da”
Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia Bastidan izan da, Arabako Errioxan 80 milioi kilo mahats baino gehiago bildu dituen kanpainaren azken txanpari aurre egiteko Foru Aldundiak ekoizpen kostuen azterketa bat egin du Arabako Errioxan, ustiategi tipo baten ekoizpen kostua 0,70 eta 0,80 €/ kg artean kokatzen duena
Arabako Errioxa 2021eko mahats-bilketaren azken egunak igarotzen ari da. Kanpaina horrek 80 milioi kilo mahats baino gehiago utzi ditu Arabako upategietan. Ohikoa denez, Bastida da kanpainari amaiera eman ohi dion herrietako bat, eta bertara Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia hurbildu da. Ramiro Gonzalez pozik agertu da mahats-bilketa ondo joan delako. Duela aste batzuk adierazi genuen iraila funtsezkoa izaten dela mahastiaren azken eboluziorako, eta, zorionez, ekaitz txikiak izan ditugu, eguzkiarekin, gau freskoekin eta aireztapenarekin batera. Adierazi duenez, inguruabar horiek ardo bikainen atarikoak izaten dira.
Eduardo Aguinaco Nekazaritza diputatuarekin batera, Lurra Upeltegietako Carlos Fernándezen lursailak bisitatu ditu lehenik, Tim Atkin aditu ezagunak Errioxa Jatorri Deituran Urteko Mahastizain izendatu baitzuen. Ondoren, Bastida Kooperatibara hurbildu da, eta bertako bizilagun askok elkarrekin lan egiten dute kalitatezko ardoak lortzeko.
Mahats-bilketa horren ezaugarri nagusia eskulan eskasa izan da, eta askotan arazoak izan dira mahatsa nahi zenean hartzeko. Jatorriz kontratatutako sasoikako langileentzako (Maroko) mugikortasun-zailtasunak areagotu egin dira iaztik, eta, aldi berean, kanpainak gainjarri dira Estatuko eta Frantziako hainbat tokitan, ahaztu gabe lan-eskua eskatzen duten beste sektore ekonomiko batzuen suspertzea.
Hala ere, egoera horrek ez du eragotzi kalitate oso handiko mahats bat, osasun maila eta egoera bikainekoa, upategietan sartzea, eta horregatik, mahatsa merezi duen bezala ordaintzeko beharra azpimarratu behar dut berriro, azaldu du Gonzálezek, prezioa landaren eta mahatsen araberakoa izan beharko litzatekeela. Eta gogoratu behar da upeltegi batzuek euroaren gainetik ordaintzen dituztela mahatsak balio oso handiko ardoak egiteko, ekoizpen txikiko mahastietatik datozenak, andui zaharrak, ekologikoak..., eta horiek izan behar dute Eskualde honen bereizgarri. Eta, aitzitik, badira mahatsaren prezioak eskaintzen dituzten operadoreak, kalitate ukaezina izan arren ekoizpen-kostuak estaltzen ez dituztenak.
Foru agintari gorenak adierazi duenez, egoera hori berehala zuzendu behar da. Ildo horretan, Foru Aldundiak Arabako Errioxako ekoizpen-kostuen azterketa egin du. Erreferentziako kostuak dira, eta kontratuak formalizatzeko orientabide-oinarria izan behar dute, ordainketa-prezioak eta ordainketaepeak ezarrita. Arabako Errioxako mahatsaren ekoizpen-kostua ustiategi-mota baterako 0,70 eta 0,80 €/ kg artean ezartzen dela aurreratu dezakegu.
Kontratu horiek Ministerioak eta NAELek Elikagaien Kateari buruzko Legean ezarritakoa kontrolatzeko sortu behar dituzten erregistroetan inskribatu behar dira. Eta merkatuetako ekoizpen- eta bilakaera-kostuen prezioen behatokiekin batera egon behar dute, upategien eta mahastizainen artean sinatutako kontratuak kontrastatzeko, eskatu ahal den dokumentu-euskarria duten datuak.
Askotariko errealitateak eta ekoizpen- eta merkataritza-ereduak daude, eta guztiek dute lekua Arabako Errioxan. Hala ere, jarraitu beharreko bidea epe ertainerako kontratu-esparru egonkorrak ezartzea da, upategi, mahastizain eta Eskualdearentzat onuragarriak izango direnak.
iturria: arabapress
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09