Prentsa Aretoa

2021/11/25

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako bide bat zabaltzea lortu du, Arabako Errioxaren kezkak “lasaitasunez” eztabaidatzeko

Planas Ministroak inplikatutako aldeekin “irtenbide bat bilatzeko” konpromisoa hartu duenez, Euskal Taldeak bere Lege Proposamena datorren asteko osoko bilkuratik kentzea erabaki du

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako bide bat zabaltzea lortu du, Arabako Errioxaren kezkak “lasaitasunez” eztabaidatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Kongresuko Euskal Taldeak Nekazaritza, Elikadura eta Arrantzako Ministroaren konpromisoa lortu du elkarrizketa-bide “lasai” bat irekitzeko, Arabako Errioxaren kezkei “irtenbide bat bilatzeko” eta Errioxako Jatorri Deituraren barruan eratzeko.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Aitor Esteban, Euskal Taldeak Behe Ganberan duen bozeramailea, “pozik” agertu da lortutako konpromisoagatik, eta adierazi du gai horri buruzko elkarrizketa giro “lasai” batean eman daitekeela egiaztatu ondoren, Alderdi Popularrak proposamenari emandako “erraietako erantzunarekin” sortutako “tentsiotik” urrun, EAJ-PNVk datorren asteko osoko bilkuratik Lege Proposamena kentzea erabaki duela.

Estebanek azpimarratu du ekimenaren helburua “adostea” zela, “desagertuko ez diren arazoei irtenbideak bilatzea”, eta Errioxako Jatorri Deituraren hausturarik eragin gabe. "Ez da apurtzailea; proposamena irakurri duen edonork egiaztatu ahal izan du ez dela horrela", aitortu du. Ildo horretan, PPk gai honekin edo beste edozein gairekin egiten duen erreakzio "gehiegizkoa" deitoratu du. "Jakina, egiten ari diren adierazpenek (PP) erakusten dute ez dutela ekimena irakurri eta ez dutela inolako interesik", ziurtatu du.

"Gai hau giro lasaiago batean eztabaidatu daitekeela baieztatu ondoren, ekimena bertan behera uzteko erabakia hartu dugu; gauzak erraietatik eta inolako argudiorik gabe eraikitako hormen kontra alferrik jo ez dezaten", adierazi du Estebanek. Horrez gain, gaineratu du EAJ-PNVren helburua “Arabako Errioxako ardogile askoren kezkei bide ematea dela”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU