Prentsa Aretoa

2022/03/16

Maribel Vaquerok salatu du Guardia eta Amurrioko Gizarte Segurantzako bulegoak itxi dituztela, Espainiako Gobernuak ez dituelako hutsik dauden lanpostuak bete

Gizarte Segurantzaren bulego guztiak beharrezko langileez hornitzea eskatu du, herritarrei zerbitzu publiko hori behar bezala ematen zaiela bermatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioak Guardia eta Amurrioko Gizarte Segurantzako bulegoak Espainiako Gobernuak hutsik dauden plazak bete ez dituelako itxi dituztela salatu du. Hala adierazi du Maribel Vaquero senatariak gaurko Lan, Gizarteratze eta Migrazio Batzordean, eta aldarrikatu du beharrezkoa dela Gizarte Segurantzaren bulego guztiak behar diren langileez hornitzea, herritarrei zerbitzu publiko hori behar bezala ematen zaiela bermatzeko, zerbitzuetan atzerapenak eta gabeziak saihestuz edota bulegoen itxierak ekidinez.

Vaquerok gogorarazi duenez, duela urtebete EAJ-PNVk egindako galderari erantzunez, ministroak iradoki zuen ‘horretan ari zirela’, baina, eztabaida PSOEk berak aurkeztutako mozio batean gertatu denez, “badirudi gaia ez dagoela konponduta. Langile faltaren ondorioz, Euskadin Guardiako eta Amurrioko bulegoak itxi egin dira, hutsik dauden plazak ez dituelako bete Estatuko Gobernuak”, eta proposatu du Euskadirentzat irtenbidea “eskumen hori eskualdatzea” izango litzatekeela.

Ondoren, ordezkari jeltzaleak eskatu du ‘on line’ arretaz gain, Gizarte Segurantzaren bulegoek kalitatezko arreta presentziala bermatu behar dutela, batez ere linean arreta jaso ezin dutenentzat, baina baita herritar guztientzat ere. “Ados gaude administrazioa teknologia berriak erabiliz modernizatzearekin; ‘on line’ zerbitzua balio erantsia da, baina aurrez aurre zerbitzu ona eta hurbilekoa emateak herritarrei zerbitzu hobea ematea dakar”.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU