Prentsa Aretoa
2022/03/14
Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak aisialdian euskararen erabilera sustatuko dute hezitzaileentzako gida batekin
Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala aisialdian eta kirolean euskara sustatzeko hainbat bide bilatzen ari dira 2014tik, sektoreko pertsonentzat.
Oraingo honetan, bi erakundeek gida bat argitaratzea erabaki dute, arlo horietan lan egiten duten hezitzaileei euskararen erabileran eragiteko kontuan hartu beharreko irizpide interesgarriak proposatzeko. Baliabidearen aurkezpenean Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzia eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria egon dira.
Ikerketen arabera, 4-8 eta/edo 9-12 urte bitarteko haurren sozializazioa, familietan eta eskoletan ez ezik, eremu ez-formalean ere gertatzen da: aisialdian, udalekuetan, eskolaz kanpoko jardueretan, kiroletan, ludoteketan... Haurrek eta nerabeek aukera izan behar dute beren ikaskideekin harreman berriak euskaraz sortzeko eta euskaraz bizipen atseginak jasotzeko. Hezitzaileak diren heinean, begiraleei dagokie horretarako aukera ematea.
• Euskararen erabileran eragin nahi badugu, hezitzaileak euskarria izan behar du; hau da, ulertzen duten neurrian, elkarrizketetan euskara mantendu behar du, solaskideak gaztelaniaz erantzun arren.
• Hezitzaileak eragina izan dezake parte-hartzaileen arteko elkarrizketetan, horietan parte hartuz, euskarak solasaldian presentzia galtzen duenean.
• Hainbat jolas, dinamika eta jardueratan, adibidez, hizkuntzak eta komunikazioak pisu espezifikoa dute, eta horrek erabilera sustatzea ahalbidetzen digu.
Oraingo honetan, Ludoteketan euskararen erabilera sustatzeko gida bat aurkeztuko dugu. Gida honek badu berezitasun bat: modu parte-hartzailean sortu da. Izan ere, Geu Elkarteak, gidaren sortzaileak, Gasteizko eta Arabako ludoteketako hezitzaile batzuekin bildu da, eta esparru teorikoa ludotekaren eguneroko dinamikara nola eraman landu dute beraiekin. adimen kolektiboa aktibatu nahi izan dute eta oso esperientzia aberasgarria izan da.
Gidaliburuan aisialdiko hainbat egoeratan euskara erabiltzeko moduari buruzko gomendioak aurki daitezke, baita ludoteken berezitasunak eta horiek nola kudeatu ere, lantzeko funtsezko 4 estrategiez eta adibide praktiko eta proposamen batzuez gain.
iturria; arabapress
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09