Prentsa Aretoa
2023/03/28
Urkullu Lehendakariak Euskadiko hazkunde ekonomikoa eta azken hamar urteetako enplegu-sorkuntza nabarmendu ditu
Iñigo Urkullu Berpiztu programaren Kontseilu Errektorearen bileraren buru izan da gaur arratsaldean
Lehendakariak Euskadik azken hamar urteotan izan duen hazkunde ekonomikoa eta enplegu-sorrera nabarmendu ditu, eta hazkundea, lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua indartzen jarraitzearen alde agertu da. Iñigo Urkullu BERPIZTU Programaren Kontseilu Errektoreak egindako bileraren buru izan da. Bilera horretan parte hartu dute, halaber, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk, eta diputatu nagusiek.
Bilera arratsaldeko lehen orduan egin da Lehendakaritzan, eta bertan Berpiztu Programen, Lehentasunezko Jarduketa Eremuen eta Euskadi Next programaren bilakaera, egoera, emaitzak eta aurreikuspenak aztertu dira.
Lehendakariak 2013tik – finantza-krisi globalean murgilduta geundenetik – abian jarritako ekonomia eta enplegua suspertzeko programetara jo du, eta Euskadiren bilakaera ekonomiko eta sozial positiboa nabarmendu ditu, baita krisiak gainditzeko duen gaitasun frogatua ere.
Hala, gogorarazi du, besteak beste, 2013tik Euskadiko Barne Produktu Gordina % 30 hazi dela; industria-produkzioa % 31 hazi dela; esportazioak % 57 hazi direla eta 32.000 milioi eurotik gora daudela; eta duela 10 urte baino 400 enpresa gehiago daudela.
Enpleguari dagokionez, eta adierazi duenez, langabezia-tasa % 43 jaitsi da, eta % 8,5ean dago; horrela, % 10etik jaisteko helburua bete da. Gainera, Gizarte Segurantzako afiliazio-maila historiako handiena da, eta milioi bat pertsonara irits daiteke, ziurtatu duenez.
“Argi dago ekonomia eta enplegua suspertu egin direla Euskadin. Hala ere, hobetzen jarraitu behar dugu. Ezin gara hemen geratu. Hazkundea, lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua indartzen jarraitu behar dugu. Bide horretan, elkarrekin egiten ari garen ahaleginari eutsi behar diogu”, esan du amaitzeko.
Berpiztu programa: hainbat ondorio
2022ko abendura arte metatutako inbertsioa 8.391 M€-koa izan da, eta 96.292 enplegu eragin dira, horietatik 14.415 gazte.
2023. urte honetan, Berpiztu Programak guztira 3.557 M€-ko inbertsioa aurreikusten du, aurrekontu-inbertsioak eta inbertsio pribatua dinamizatzeko irekitako abal-lerroak kontuan
Inbertsio horrek eragin positiboa izango du 2023an sustatutako 38.534 lanpostu berritan ebaluatutako enpleguan. Hala ere, hasierako aurreikuspen horiek Ukrainako Errusiar inbasioak eragindako ondorio ekonomiko eta sozial negatiboen baldintzapean egon daitezke.
2020-2023 gauzatzeko hiru urteetan 11.949 M€-ko inbertsio metatua izango da, hau da, programa osorako (13.250 M€) aurreikusitako inbertsio osoaren %90a.
Aldi horretan sustatuko diren enpleguak 134.827 pertsona ingurukoak izango dira, hau da, 2020-2024 aldirako aurreikusitako 130.000 pertsonen gainetik.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09