Prentsa Aretoa
2023/05/18
Ramiro Gonzálezek, urtea amaitu baino lehen Kexaako Monumentu Multzoko Kapera eta Dorrea irekitzeko konpromisoa hartu du
“Kexaak Aiara eskualderako elementu dinamizatzaile eta traktore gisa balio dezan lehen urratsak eman ahal izateko ideia-lehiaketa baten diseinuan lanean jarraituko dugu”
“Azken urteotan, Kexaako Monumentu Multzoa Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoa izan, bisitagarri bihurtu eta, gainera, erabat berreskuratu zedin lan egin dugu,” azaldu du diputatu nagusirako berrautagai Ramiro Gonzálezek. Konpromiso hau “Eusko Alderdi Jeltzaleak Arabako ondarearen bitxietako bat berreskuratzeko egindako ahaleginari esker” gauzatu da.
Gonzálezek aurreratu duenez, “zenbateko handi bat, bi milioi euro, inbertitutako higiezina erosi ondoren, lehentasunezko helburu batekin jarraitzen dugu. Kexaako monumentu-multzoa lehenbailehen irekitzeko lanean ari gara.
Hautagai jeltzaleak urtea bukatu baino lehen ateak ireki eta monumentu-multzo honetako kapera eta dorrea bisitatu ahal izateko” konpromisoa hartu du. Horixe da Arabako ondare- eta kultura-bitxiari balioa emateko EAJ-PNVren apustua, eskuratze horren ondorioz sortuko diren aukerak dinamizatu eta bultzatzeko elementu estrategiko gisa.
Ildo honetan, “Monumentu-Multzoa berreskuratzeko eta balioesteko plan integral bat garatzeko” beharra aurreratu du, eta “Kexaak Aiara eskualdea dinamizatzeko eta bultzatzeko lehen urratsak egin ahal izateko ideia-lehiaketa bat diseinatzen jarraituko dugu”, azpimarratu du.
Ekintza honek aurrera egiten du Aiaraldeko Plan Estrategikoaren garapenean, batez ere turismo- eta merkataritza-sektorearen bultzadari dagokionez. Kexaaren irekiari, sortuko den Dorretxeen Ibilbidea, museo-sarea indartzea, eta Txakolinaren eta artisau-produktuen ibilbideak bultzatzea gehituko zaizkio.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09