Prentsa Aretoa
2023/05/20
Iñigo Urkullu eta Ramiro Gonzalezek mobilizaziorako deia egin dute Agurain, Araba eta Euskadik aurrera egiten jarrai dezaten
Arabako Lautadako Kuadrillaren buru den udalerrian egindako ekitaldi batean, Lehendakariak nabarmendu du erakundeen arteko lankidetza "ezinbesteko gakoa dela Herri gisa aurrera egiteko”, EAJ-PNVk baino eskaintzen ez duen sareko estrategia
Iñigo Urkulluren hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20Aitor Estebanen hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20Ramiro Gonzalezen hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20Jose Antonio Susoren hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20Irma Basterraren hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20Ernesto Sainzen hitzaldia (Agurain, 2023.05.20)
MINTZALDIA - 2023/05/20
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagai jeltzaleak datorren maiatzaren 28an parte hartzeko deia egin dute Agurainen, udalerriak Arabak eta Euskadi osoak aurrera egiten jarrai dezaten. Lehendakariak nabarmendu du erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa dela herri gisa aurrera egiteko. “Euzko Alderdi Jeltzalea baino ez da gai protagonista guztiak mahai berean esertzeko, entzuteko eta herritarren onerako izango diren adostasunetara iristeko. Esatea erraza da baina egitea ez” esan du Lehendakariak. “Sekretu bakarra dago: lana, lana eta lan gehiago. Beti errespetuz. Beti herrigintzan urratsak egiteko helburuarekin”. Bestalde, Ramiro Gonzálezek zortzi egun barru jokoan dagoen guztiaz ohartarazi du. “Atzoko ETIB Focusek ia berdinketa eman zuen EAJ eta EHBILDUren artean hemen, Agurainen. Hau da, berdinketa, bi ereduren artean. Batetik, aurrerapena, egonkortasuna eta konfiantza eta, bestetik, atzerapausoa, krispazioa eta mesfidantza", esan du Gonzálezek. 250 alderdikide eta alderdizale inguru bildu dira gaur goizean Agurainen, Arabako Lautadako Kuadrillaren buru den udalerrian, egindako ekitaldian eta bertan hitz egin dute arlo guztietako ordezkari jeltzaleek: Udala, Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Kongresua.
Aguraingo alkate eta berrautaketarako hautagai Ernesto Sainzek bere agintaldian Agurainen egindako 105 ekintzen garrantzia azpimarratu du, 12,2 milioi euroko inbertsioarekin. Era berean, hurrengo laurtekorako duen programa xehatu du, eta alokairu sozialeko 56 etxebizitzaren eraikuntza nabarmendu du. Ernesto Sainzek bere hitzaldia amaitu du Euzko Alderdi Jeltzalearen aldeko botoa eskatuz, “Agurain alaia behar dugulako, Araba, Euskadi eta munduari irekia dagoena. Agurain kohesionatu eta inklusiboa. Iragana eta orainaz gain, etorkizuna izango duen Agurain”.
ABBko presidenteak, José Antonio Susok, bere hitzaldia hiru ardatzetan oinarritu du: bermea, konfiantza eta parte-hartzea. “EAJ-PNV ongizatearen, erantzukizunaren eta aurrerapenaren bermea da. Duela 4 urte konfiantza sortu zuen hautestontzietan. Eskualdea gaur hobeto egotea suposatu duten ekintzekin eskertzen ari gara gugan jarritako konfiantza hura. Horregatik, gaur parte hartzea eskatzen dugu, gure herriek etorkizunari begira jarrai dezaten” esan du José Antonio Susok. “Zure esku dago -gaineratu du- Euzko Alderdi Jeltzaleak gidatzen duen eredu eraginkor eta fidagarrian konfiantza izaten jarraitzea edo hitza eman baina ezer egiten ez dutenei zure babesa ematea”.
Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentegaiak adierazi duenez, “Lautadaren etorkizunerako bermerik onena Euzko Alderdi Jeltzalea eta bere hautagaiak dira”. “Bere itxura, ideiarik eza eta proiektu hutsalak zuritzen saiatzen direnen sirena-kantutik urrun, Euzko Alderdi Jeltzaleak industria bultzatzeari, zaintzari, zerbitzuak hobetzeari eta ingurumen-politikei dagokienez Araba erreferentziazko lurralde bihurtu duten ildo nagusiak bultzatzen jarraitu nahi du. Bizitzeko, hazteko, sinesteko eta bizi-kalitatean inbertitzeko lurralde bizia” esan du Basterrak.
Aitor Estebanek, bere aldetik, agerian utzi nahi izan du “Euskadi ulertzeko modu bi” daudela. “Bata da ezberdina errespetatzearena; zubiak eraikitzearena, suntsitu beharrean; aberastasuna sortzearena, uxatu beharrean; hiritargoari entzutearena eta proposamen eraikitzaileak egitearena; euskal gizartea , batera, aurrera eramatearena. EAJ eredua da hori”, esan du. Horregatik dei egin die “beste aukera batzuk bozkatzean pentsatzen ari direnei”, PSOE eta PPri erreferentzia eginez. Alderdi horien hautesle izan daitezkeenei “hausnarketa” egitea eskatu die “botoa alferrik ez galtzeko”, bai eta abstentzioan pentsatzen ari direnei ere. “Pentsa zenezake politikaz paso egiten duzula, baina politikak ez du zutaz paso egingo”, esan die. “Edozein kasutan,Agurainen alkatea aukeratuko da, eta ez da gauza bera Bildukoa edo EAJkoa izatea. Ez gara berdinak, ez etikoki ezta gizartearen ikuskeraren inguruan edo lehentasunetan edo lan egiteko moduetan”, ziurtatu du.
Urkulluk, EAJ-PNVren jarrera eraikitzaile eta proposamenezkoaren aurrean beste batzuek erakusten duten jarrera deitoratu du. “Kontraboterean jarraitzen dute, guztiari ezetz esanez, gurpiletan makilak jarriz. Beti liskarraren bila. Hori beti jakin izan dute oso ondo egiten. Baina pankarta gainditzea egokitu zaienean, beste aldera pasatzea tokatu zaienean, egoera konplikatzen da. Erraza zirudiena, ez da horren erraza”, gaitzetsi du. Bestalde, Ramiro Gónzalezek ohartarazi duenez, “bozkatu ezean, Agurain iraganera itzuliko da, paralisira. Horregatik, mobilizatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Hautestontziak Euzko Alderdi Jeltzalearen boto-paperez bete behar dira. Agurainek aurrera egitea nahi dutenek, aukera bakarra dute: Euzko Alderdi Jeltzaleari botoa ematea”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09