Prentsa Aretoa
2023/05/20
Beatriz Artolazabalek TUVISAren lineak berrantolatzearen, maiztasunak hobetzearen eta Gautxoriaren zerbitzua indartzearen alde egin du
Hautagai jeltzaleak hiriko autobus flotaren elektrifikazio osoa, konpainiaren irudiaren modernizazioa eta tranbiarekin osagarritasuna lantzeko konpromisoa hartu du, “herritarrei kalitatezko zerbitzu moderno eta segurua eskaintzeko. Lehen mailako zerbitzua”
TUVISAren lineak berrantolatzea, maiztasunak hobetzea eta Gautxoriaren zerbitzua indartzea. Beatriz Artolazabalek, EAJ-PNVren Gasteizko Alkatetzarako hautagaiak, bere Gobernuak bultzatuko dituen apustu nagusiak ezagutzera eman ditu gaur goizean, Gasteizko udal autobus konpainiak “lehen mailako zerbitzua eman dezan” eta “ahalik eta barne-konexio sare onena eraikitzen lagun diezagun”. “Lehentasuna da auzoak eta industrialdeak lotzea” eta tranbiarekin multimodalitatea sustatzea, baita TUVISA hainbat eremutan modernizatzea ere, erakargarriagoa izan dadin. “Kalitatezko garraio konpainia bat nahi dugu, eta pandemiaren aurretik Gasteizen garraio publikoan ibiltzen ziren bidaiari kopurua behingoz berreskuratu”, laburbildu du Artolazabalek.
Hautagai jeltzaleak planteatu duen neurrien lehen blokeak anbizio handiko helburuak ditu. “Beharrezkoa da TUVISAren lineak berrantolatzea”, aurreratu du, “beste premia batzuk asetzeko, orain zerbitzurik ematen ez zaien hiriko beste leku batzuetara iristeko, industrialdeekiko lotura hobetzeko, bidaia-denborak murrizteko lehentasunean lan egiteko, intermodalitatearen aldeko apustua egiteko, zerbitzu eta flota aldakorragoak diseinatzeko, maiztasunak, irisgarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko”. Artolazabalek markesinak eta geltokiak berritzearen aldeko apustua egingo du, salmenta-makina gehiagorekin eta autobusetik kanpo ordainketak bultzatuz. “Dagoeneko BEI sisteman funtzionatzen duen eredu bat da, bidaiak asko arintzen dituena”.
Gautxoriari dagokionez, Beatriz Artolazabalek zerbitzuak indartzea eta linea berriak sortzea ere planteatu du. “Gaueko zerbitzu gehiago eta hobeak eskaini behar ditugu, etxera itzultzea seguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin eta garraio publikoan egin dadin”, ziurtatu du hautagaiak.
TUVISAren flota berritzeko, autobusen elektrikoak erostearen aldeko apustua egingo da, hautagaiak planteatutakoaren arabera. “Autobus elektrikoak erosten jarraituko dugu, TUVISAren Elektromugikortasun Zentro berrian ditugun instalazioei esker. Gainera, azpiegitura horren gainerako faseak gauzatzeko konpromisoa hartzen dut”, adierazi du.
Baina TUVISAk enpresa gisa duen kalitatearen hobekuntza ez da mugatzen zerbitzuaren eta flotaren hobekuntzetara. Garraio enpresa modernoagoa nahi dugu, gizatiarragoa. “Modernizazio horrek irudi publiko berri bat izan beharko du. “Rebranding oso bat behar dugu, goitik behera. Logo berri bat, autobusen diseinua homogeneizatzea”, azaldu du. Ildo horretan, Artolazabalek proposatu du TUVISAren bulego bat sortzea Gasteizko erdigunean, “bidaiariei arreta emateko”.
TUVISAk, gainera, erreferente izan behar du garraio publikoaren esparruan. “Konpainiaren potentziala eta ezagutza aprobetxatuko ditugu. TUVISAk erreferentzia izan behar du Gasteiz Araba Mobility Lab-en, Unibertsitatearekin eta Lurraldeko Institutu Profesionalekin lankidetzan jardun behar da”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09