Prentsa Aretoa

2023/06/20

EAJ-PNVk eta PSE-EEk gobernu akordio bat adostu dute Vitoria-Gasteizen etorkizuna anbizioz lideratzeko

Euzko Alderdi Jeltzalea Gizarte Politikak, Segurtasuna, Kultura eta Hezkuntza, Espazio Publikoa eta Auzoak, Administrazioaren Modernizazioa eta Gobernu Irekia sailen kudeaketaz arduratuko da

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eta PSE-EEk gobernu akordio bat adostu dute Vitoria-Gasteizen etorkizuna anbizioz lideratzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk eta PSE-EEk gobernu akordio bat adostu dute Vitoria-Gasteizko udalean 2023-2027 legealdirako, eta helburu gisa ezarri dute biek “etorkizunari anbizioz begiratuko dion hiria eraikitzea, hiri oparoagoa, erakargarriagoa, dinamikoagoa. Are toki hobea izan dadin bizitzeko, lan egiteko eta bizitzarako proiektuak garatzeko”.

Beatriz Artolazabal EAJ-PNVren udal bozeramaileak eta Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Suso, Maider Etxebarria alkate andre berriarekin eta Arabako PSE-EEren idazkari nagusi Cristina Gonzálezekin agertu dira prentsa aurrean, akordioaren xehetasunak azaltzeko eta talde politiko bien artean egin den arduren banaketaz hitz egiteko.

EAJ-PNV arduratuko da bi arlo nagusi kudeatzeaz. Alde batetik, Zaintza eta Pertsonei ematen zaizkien Zerbitzuak; eta Administrazioaren Modernizazioa eta Esparru Publikoaren Hobekuntza,bestetik. Lehenengoan integratzen dira Gizarte Politika, Segurtasuna eta Kultura eta Hezkuntza. Bigarren arlo nagusiak hartuko ditu Esparru publikoa eta Auzoak; Administrazioaren Modernizazioa eta Gobernu Irekia.

Beatriz Artolazabalek balioetsi du “Vitoria-Gasteizen etorkizuna lideratzen” lagunduko duen akordio dela, entzute aktiboan eta oposizioko taldeekiko lankidetzan oinarrituta. “Pertsona guztientzat eta hiri osoarentzat lan egingo dugu, auzo guztientzat. Gasteiztarren bizi kalitatea hjobetzeko. Akordio hau izango da gure abiapuntua”, esan du.

Ikuskera eta sentsibilitate politiko ezberdinekin, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu nahi izan du talde biek erakutsi dutela elkar ulertzeko gaitasuna “hiri honek une honetan dituen erronka eta transformazio behar handiei arrakastaz erantzuteko. Erronka demografikoak, zaintzarenak, ingurumen alorrekoak, klima alorrekoak eta produkzio esparrukoak”. Zentzu berean baieztatu duenez, Udalean egonkortasuna bermatzetik harago, lortu den akordioak oinarri sendoa du berebiziko jotzen diren gaiei erantzuteko: justizia soziala, berdintasuna, zerbitzu publikoen babesa, aurrerabidea eta ekonomia bultzatzea, auzo guztiak hobetzea edo gehien behar duena ondo artatzea. EAJ-PNVren bozeramaileak eskua luzatu die oposizioko taldeei “honetan ez baitago siglarik, errebantxarik edo zigorrik. Hitz egitea eta adostea da kontua, Vitoria-Gasteizentzako etorkizun hobea lortzeko. Hitz egitea eta adostea garrantzitsuen jotzen ditugun gaiak konpontzeko”.

José Antonio Susok, Araba Buru Batzarraren presidenteak, bere poztasuna adierazi du hirian ematen den aniztasun ideologikoa islatzen eta errespetatzen duen akordioa lortu delako. “Hemen ordezkatuta gauden alderdi biok baino ez dugu hitzartzeko gaitasuna erakutsi. Elkarren artean, jeltzaleok eta sozialistek 12 zinegotzi bateratzen ditugu. 12 zinegotzi dira, Bilduren 7 zinegotzi, PPren 6 zinegotzi eta Elkarrekin Podemosen 2 zinegotziren aurrean. EH Bilduk, hauteskundeak irabazi arren, ezin izan du behar zen gehiengoa lortu. Eta gure derrigorra zen azken 8 urteotan ondo funtzionatu izan duen gobernu koalizioa errepikatzea”. Halaber, Susok gainerako taldeei eskatu die “asmo eraikitzailez lan egitea” hiritar guztientzat onuragarriak izango diren akordioak adosteko. “Blokeoa ez da jarrera arduratsua. Arrazoirik gabeko ezetzak hiri osoa zigortzen du. Ez gaitu alderdiok zigortzen. Herritarrak zigortzen ditu”, adierazi du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU