Prentsa Aretoa
2023/06/30
Mikel Legarda: “Madrilen EAJ-PNV da Euskadiren ahotsaren erreferentzia”
Gaur goizean aurkeztu ditu EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako Arabatik aurkeztuko duen hautagaitza. Mikel Legardak eta Almudena Otaolak Madrilen euskal interesen defentsan erreferente izaten jarraitzeko konpromisoa hartu dute bertan
Argazkiak...
Mikel Legarda diputatu eta hautagaiak adierazi duenez "Madrilen EAJ-PNV da Euskadiren ahotsaren erreferentzia nagusia". "Hauteskunde hauetan aukeratuko dira Araba eta Euskadi ordezkatuko eta defendatuko dituztenak. Hauteskunde hauetan erabakiko da hemen bizi garenon interesak defendatuko dituztenak, eta EAJk ahots propioarekin egiten du hori. Inoren sukurtsal, osagarri edo makulu izan gabe, inoren menpe egon gabe. U-23an izango dugu, berriz ere, Euskadi benetan defendatzen dutenentzako babesa eskatzeko aukera, erakundeak, herritarrak, ongizatea defendatzen dutenentzat", nabarmendu du Legardak.
Diputatu arabarraren esanetan, datorren legegintzaldiko erronkei aurre egiteko "inoiz baino beharrezkoagoa izango da EAJren presentzia Madrilen, talde indartsu batekin, Arabaren, Euskadiren eta herritarren interesak baliarazteko". Legardak ziurtatu du EAJk euskal ahotsa izaten jarraituko duela Madrilen. "Hitz egiteko eta ados jartzeko gaitasuna duen ahotsa, ahots sendo eta eraikitzailea, populismoen eta demagogien aurrean ahots mesedegarria, autoritarismoari eta autogobernuaren inboluzioari planto egiteko harresi gisa, eta gure eskubide historikoen eta identitate nazionalaren defentsan, Madrilen Euzko Alderdi Jeltzalearen ahotsa Euskadiren eta Arabaren oparotasunera bideratuta dagoelako".
Aurreko legealdian EAJren lorpen nagusiak zerrendatu ondoren, Arabako diputatuak mezu argia helarazi nahi izan die arabarrei. "Gure aurkezpen-txartela ezagutzen duzue: eguneroko lana, tantaz tanta eginikoa, mailaz maila, zerbitzu publiko izateko borondatearekin, akordioak ehunduz, bizi dugun denboraren perspektiba galdu gabe. Baina mezu argia helarazi nahi diet herritarrei. Uztailaren 23an euskal herritarrak ordezkatu eta defendatuko dituztenak aukeratuko ditugu, eta ez gobernuko presidentea. EAJ-PNV izango da zuen ahotsa Madrilen, Euskadik eta Arabak aurrera egin dezaten. Asko dugu jokoan U-23an. Herritarren ahotsaren indarra behar dugu Euskadik ahots propioa izan dezan, gure ahotsa defendatu ahal izan dezagun", amaitu du Legardak.
Aurkezpena Gasteizko Probintzia Plazan egin da, eta ekitaldi sinboliko batekin hasi da. Mikel Legardak, Ane Miren Atinek, Anartz Gorrotxategik eta Maite Kortazarrek (Kongresurako hautagaiak) eta Almudena Otaolak, Rosa Peralek eta Juan Carlos Medinak (Senaturako hautagaiak) hautestontzi batean sartu dituzte Madrilen egiten duten lanaren oinarri nagusi diren zazpi kontzeptuak: Euskadi, Identitatea, Autogobernua, Pentsioak, Askatasunak, Demokrazia eta Europa.
Ildo beretik, Almudena Otaolak konpromisoa hartu du, "Senaturako hautagai arabarren taldearen izenean, euskal interesen defentsan, gure autogobernuaren babesean eta gure nortasuna aldarrikatzeko lanean jarraitzeko”. Senatari eta hautagaiak adierazi duenez "gure konpromisoa da eraldaketa berde, digital eta sozialaren euskal agenda defendatzea". "Gure helburua da -gaineratu du- politika publiko aurrerakoi eta berritzaileetan Estatuaren buru izaten jarraitzea. Aurrera egiten jarraitzea giza garapenean eta gizarte-kohesioan, hazkunde adimentsuan eta iraunkorrean. Otaolak ziurtatu duenez "Arabaren eta Euskadiren ahotsa gara eta gure lehentasunak dira autogobernuaren defentsa, gure nortasunaren eta erakundeen zaintza eta erakundeen arteko lankidetza bermatzea".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09