Prentsa Aretoa

2023/07/21

EH Bilduren zinismoa salatu du EAJ-PNVk Vitoria-Gasteizko Udalean Udal Batzordeen presidentziak PPrekin adostu dituela ikusita

“PPrekin ikusi ditugun akordio bakarrak izan dira EH Bilduk gaur udal honetan berretsi dituenak”, esan du Beatriz Artolazabalek

rss Ezagutzera eman
EH Bilduren zinismoa salatu du EAJ-PNVk Vitoria-Gasteizko Udalean Udal Batzordeen presidentziak PPrekin adostu dituela ikusita

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk EH Bilduren "zinismoa" salatu du, gaur goizean Partido Popularrarekin Vitoria-Gasteizko Udalean udal batzordeetako 11 presidentziak banatzeko akordioa adostu duela ikusita.

Hala, Alderdi jeltzaleak kritikatu du hauteskunde kanpainan zehar EH Bildu euskal hautesleak nahasten saiatu izana, EAJ-PNVk Partido Popularrarekin egin ez dituen itunak iragarriz.

“Publikoki salatu nahi dugu EH Bilduren zinismoa, kanpaina osoa baitarama gu PPrekin adostu dugula esanez, bai eta VOX-ekin ere, hori gezur borobila dela dakiten eta jende guztiak argi eta garbi izan arren. Gaur, udal honetan, EH Bilduk eta PPk, negoziatzeko eta adosteko aukera ikusi dutenean, egin egin dute”, azpimarratu du Beatriz Artolazabalek.

Gasteizko Udaleko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak salatu du arestian esandako beste alderdi biek gainerako alderdi politiko guztiak negoziaketatik kanpo utzi dituztela. “Alderdi bi hauek, gainerakoak kanpoan utzirik, eseri egin dira, adostu egin dute eta elkar babestu dute udal batzordeen presidentzia guztiak bien artean banatzeko. Guztienak. Agiri bat egin dute, besteokin kontrastatu ez dutena. Ez dute akordioa bilatu. Ez digute informaziorik eman. Presidentzien banaketa egitera mugatu dira”, adierazi du “EH Bilduren zinismoa irain hutsa da” berretsi ondoren.

Gaur goizean argi baino argiago geratu da nork norekin hitzartzen duen. “PPrekin ikusi ditugun akordio bakarrak dira udal honetan gaur berretsi direnak”, adierazi du Artolazabalek. Biren artean adostu duten akordioaren ondorioz, EH Bilduk 6 presidentzia bereganatu ditu eta PPk 5.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU