Prentsa Aretoa

2023/10/11

Finantzen Euskal Kontseiluak PFEZ % 2,5 deflaktatzea onartu du 2024rako

Gasteizen bilduta, Euskal erakundeek argi berdea eman diete 2023rako zerga itunduen bidezko diru-bilketaren likidazio-aurreikuspenei, 18.102 milioi eurokoa dena.

rss Ezagutzera eman
Finantzen Euskal Kontseiluak PFEZ % 2,5 deflaktatzea onartu du 2024rako

ARGAZKIA JAITSI

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

2023ko ZERGA ITUNDUEN ONDORIOZKO BILKETA IXTEKO AURREIKUSPENAK

Gaurko bileran, 2023ko ekitaldirako zerga itunduen ondoriozko bilketa likidatzeko aurreikuspenak onartu dira, hau da: 18.102 M €.

2024rako ZERGA ITUNDUEN ONDORIOZKO BILKETA-AURREIKUSPENAK

Eusko Jaurlaritzak 2024an BPGd nominala % 5,0 handitzea aurreikusten du. Termino absolutuetan, kalkulatzen da foru-aldundiek zerga itunduen bidez 19.000 M € bilduko dituztela 2024an.

KOEFIZIENTE HORIZONTALAK ETA FORU-ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGINDAKO EKARPENAK 2024rako

Foru-aldundiek erakunde erkideei egindako ekarpenei dagokienez, 2024rako 12.686 M €-ko zenbateko orokorra adostu da, honako ekarpen-koefiziente horizontal hauen arabera: % 15,87 Arabarako, % 50,49 Bizkairako eta % 33,64 Gipuzkoarako.

2024ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA BEHIN-BEHINEKO ZEHAZTEA

Egokitzapenerako Funts Orokorraren aurreikuspena 166,22 M €-koa da 2024rako. Funts horren finantzaketaren % 70,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, foru-aldundiei. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da. Horiei 32,46 M € eta 133,75 M € dagozkie, hurrenez hurren.

Iturria: Irekia

Prentsa Ohar osoa atxikita doa

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU