Prentsa Aretoa
2023/10/25
Osasuna babestu, zaindu eta hobetzeko estrategia guztien ardatza izango da Euskadi 2030 Osasun Plana, EAJren ustez
Jon Aiartza legebiltzarkideak eskertu egin du sektoreko adituen, profesionalen eta eragileen parte-hartze handia Plana egiten
Osasun Sailak Euskadi 2030 Osasun Plana aurkeztu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean, Euskadi osasuntsuago baterako prozesua gidatzeko garatuko dituen osasun-politikak definituko dituen ibilbide-orria. EAJ-PNVko legebiltzarkide Jon Aiartzak txalotu egin ditu dokumentu estrategiko honetan jasotako helburuak eta planteamenduak, "datozen urteetan Euskadin pertsona guztien osasuna babesteko, zaintzeko eta hobetzeko garatuko diren osasun-politikei bide emango dielako eta zentzu bateratua emango dielako".
Halaber, Aiartzak eskerrak eman dizkie Plana egiten inplikatutako 200 pertsona baino gehiagori, bai adituei, bai sektoreko profesionalei, bai esparru akademikoko profesionalei, bai euskal herritarren ordezkariei. Aldi berean, legebiltzarkideak azpimarratu du aurreko Osasun Planek garrantzi handia izan dutela Saila, beste erakunde batzuk eta, oro har, osasunaren arloan inplikatutako eragile guztien erreferentzia moduan.
Eusko Jaurlaritzak lau ardatz nagusi proposatzen ditu bere ibilbide-orrian: haurren eta nerabeen osasun-garapena sustatzea; zahartze aktiboa sustatzea; euskal biztanlerian saihestu daitekeen morbi-hilkortasuna murriztea eta osasun-arloko desberdintasunak murriztea.
Euskadi 2030 Osasun Planaren helburu adierazgarrienen artean honako hauek finkatzen dira: osasun-desberdintasunak murriztea; pertsonak osasunaren eta ongizatearen eragile aktibo izatea lortzea; erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzea eragile guztiekin; haurrak eta nerabeak osasun-potentzial osoarekin jaio, hazi eta garatu daitezen lortzea; osasuna hobetzea eta hilkortasuna murriztea; bizitza osoaren ikuspegira bideratutako zahartzea lortzea; iraunkortasuna eta bikaintasuna lortzea Euskadiko asistentzia-sistema sanitario eta soziosanitarioetan, kalitateari, humanizazioari eta segurtasunari dagokienez; Osasun Publikoaren Sistema indartzea, egungo erronkei eta erronka berriei aurre egiteko; ingurune eta komunitate osasungarri, jasangarri eta erresilienteak sortu eta garatzea, klima-aldaketari erantzuteko; Euskadiko ikerketan eta berrikuntzan inbertitzea, eta osasunean eragiten duten sistemak hobetzeko horiek aplikatzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09