Prentsa Aretoa
2024/01/30
Euskal Taldeak espero du Espainiako Gobernuak eta Kataluniako taldeek hurrengo asteotan Amnistia Legea adostea, Katalunian normalizazio politikoa ahalbidetzera begira
Jeltzaleek deitoratu dute Lege Proposamen honen onarpena atzeratu izana. Proposamenaren alde bozkatu dute eta Botere Judizialeko sektore batzuek zuzenbideari emaniko “erabilera alternatiboa" kritikatu dute, 'proces' -ari dagokionez terrorismotzat jo behar dena "hutsaldu" egin dutelako
Euskal Taldeak espero du Estatuko gobernuak eta Kataluniako talde parlamentarioek datozen asteotan akordio bat adostea Amnistia Legea onartzera begira Katalunian “elkarbizitza eta normalizazio politikoa ezartzeko tresna gisa”. Diputatu jeltzaleek Kongresuan gaur eztabaidatu den testuaren alde bozkatu dute, baina araua Justizia Kongresuko batzordera itzuli beharko da berresteko eta Senatura bidaltzeko akordioa onartu ez denez geroztik.
Katalunian terrorismo zantzuak direla ziurtatzen duen tesiak eragin duen polemikari dagokionez, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak esan duenez Botere Judizialari "ez dagokio terrorismo gisa kalifikatu behar dena hutsaltzea, nolabaiteko aktibismo judizialarekin baliatutako eskubidearen erabilera alternatiboa eginez". Gainera, gogorarazi du Partido Popularrak terrorismoaren delituen "kontzeptu juridiko desitxuratu" horri atea ireki ziola 2015eko Zigor Kodearen 573. artikuluaren erreformarekin.
Tribunan hitza hartu duenean diputatu jeltzaleak ziurtatu du hauxe dela “amnistia zuzentzailea”, “erabaki politiko baten bidez ziklo politiko traumatikoa itxi nahi baita”. Legardak era berean ziurtatu du Espainiako Konstituzioak hori ahalbidetzen duela lege Nagusiaren "62. artikuluan aipatzen den grazia-eskubidearen adierazpenetako bat" delako.
EAJ-PNVk jarraituko du Katalunian konkordia eta elkarbizitza politikoa berrezartzeko laguntza izaten.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09