Prentsa Aretoa

2024/04/12

Imanol Pradales: “Benetako kanpaina oraintxe hasiko da. Irabazteko eta Araba ongizate mailan hazi arazteko aukera bikaina daukagu”

EAJ-PNVren lehendakarigaiak Laudion konpromisoa hartu du herriko EAGk mediku bat izan dezan etengabe; gizartea deitu du hauteskundeei begira mobilizatzera eta kanpainan planteatzen ari diren ereduak elkarren artean alderatzea eskatu du, "apirilaren 21ean gure bizi-kalitatean aurrera egitea edo atzera egitea daukagulako jokoan"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

"Zuen ustez, zergatik da Euskadin pentsiodun batek hilean batez beste Estatuko gainerako erkidegoetan baino 370 euro gehiago kobratzen dituela? Zergatik ote da Euskadin urteko soldata Estatuko batez bestekoa baino 5.000 euro handiagoa dela? Bada, politika sozioekonomiko eta industrial argia, jarraitua eta egonkorra garatu dugulako. Bagenekien nora joan nahi genuen, eta industria alorrean apustu serio eta fidagarriari eutsi diogu. Esperimenturik eta inprobisaziorik gabe. Eta hori da apirilaren 21ean jokoan daukaguna. Ongizatean eta bizi-kalitatean aurrera egitea edo aukera berriak galtzea eta atzera egitea", azpimarratu du Imanol Pradalesek Laudion egin den ekitaldian, Joseba Diez, Nerea Melgosa eta Ander Añibarro ondoan izan dituela.

EAJ-PNVren lehendakarigaiak Euskadi etorkizuneko ekonomia berriaren trenera igotzeko konpromisoa azaldu du, eta ondorengo ohartarazpena egin nahi izan du: "dena publikoa eta soilik publikoa izan behar dela defendatzen dute, bai eta politika ekonomikorik onena interbentzionismo hutsa eta gogorra dela ere. Baina, errealitate bakarra da baliabideak ez direla amaigabeak eta lehendabizi erein egin behar dela, ondoren jaso nahi badugu. Jateko gauzekin ez da jolasten eta aberastasuna sortzen ez badugu, miseria baino ez dugu banatuko, gaur egun dugun ongizatea eta bizi-kalitatea galtzeaz gain", azaldu du Pradalesek.

Aberastasuna sortu behar dugu, gizarte-kohesioan aurrera egingo badugu, bai eta inbertsio publiko eta pribatuaren aldeko baldintzak sortzeko ere. Gure berezko izarera industriala inoiz galdu gabe eta industria deskarbonizatu baterantz eboluzionatuz, Herri honetako enpresekin elkarlanean eta milaka pertsonen enplegu industrialak babestuz", nabarmendu du lehendakarigaiak, eta etorkizuneko industria babesteko eta garatzeko deia egin du neurri zehatzekin, hala nola datozen lau urteotan 3.000 milioi euroko funts bat aktibatzea Euskadiren sustraitze eta hazkunde industrial, teknologiko eta enpresarialerako, 5.0 Industria Plana teknologian, berrikuntzan, nazioartekotzean, jasangarritasunean eta azpiegitura industrialetan aurrera egiteko, lurzoru industrialen 1.250.000 m2 berreskuratzeko eta 1.600.000 partzela industrial berri gaitzeko edo ekonomia digitalaren fabrikazio aurreratuko, robotizazioko eta sustapeneko zentro berriak abian jartzeko, beste proposamen batzuen artean.

“Laudion gaudela, ez nuke ahaztu nahi zeinen garrantzitsua den Euskadiko eskualde guztiak sustatzeko eta aurrera eramateko lana egitea. Eta tokian tokiko beharrekin konpromiso argia hartzea ere. Horregatik iragarri nahi dizuet hurrengo legealdian, Laudioko EAGak mediku bat izango duela etengabe”, ziurtatu du Pradalesek.

“Bestalde, Joseba Diez Antxustegi Arabako zerrendaburuak apirilaren 21ean jokoan dagoen guztia aipatuz, ondorengo oharra luzatu die bertaratuei. "Ezin diogu uko egin gure ongizateari. Ezin dugu edonoren esku utzi Euskadiren etorkizuna, zuena, zuen seme-alabena. Autogobernua dugu jokoan. Ekonomia dugu jokoan. Zerbitzu publikoak ditugu jokoan. Lanpostuak ditugu jokoan. Euskadiren etorkizuna dugu jokoan", aldarrikatu du, eta esan du ez dela berdina "gobernuan batzuk edo besteak egotea, denak berdinak ez garelako” .

Ildo beretik, hautagai arabarrak adierazi du hauxe dela "ongizatea aukeratzeko unea". Daukagunari eustea edo galtzea. Gorde edo uko egin. Beste batzuek horri aldatzea deitzen diote. Guk uko egitea esaten diogu. Gauzak egiteko modu bati uko egitea, gobernatzeko estilo bati uko egitea, herri-eredu bati uko egitea. Edukirik gabeko promesen truke daukagunari uko egitea, promesa horiek egin dituelako betetzeko inolako konpromisorik ez duenak". Nerea Melgosa Arabako hautagaitzako bigarrenak adierazi duenez, EAJ-PNVren hitzak "egintza bihurtzen dira. Eta gure ekintzak edukiz beteta daude", esan du berrikitan adostasun zabalarekin onartzea lortu den Haur eta Nerabeen Legeari erreferentzia eginez.

Melgosak konpromisoa hartu du, EAJ-PNVren izenean, haur eta nerabeentzako berme-estrategia bat bultzatzeko. "Gazteenei entzun behar diegu, haien eskubideak aitortu eta errespetatu. Uste osoa dugu Euskadiko haur eta nerabeengan, eta defendatu egiten ditugu", nabarmendu du.

Aiaraldeako eta Euskadi osoko emakumeak zarete landa inguruko lanen ardura zuen gain hartu duzuenok, zuen esfortzuarekin kristalezko sabaia hausten ari zarete”, esan du Nerea Melgosak. Arabako hautagaiak gaurko ekitaldian ekarri nahi izan ditu gogora inguruko emakume baserritar batzuk “Mari Loli, Pili, Mauri, Bego, Miren…”, eta bermatu dienez “erabaki esparruetan emakumeen parte hartzea sustatzen jarraituko dugu; ekinean jarraituko dugu zuen lan eskubideak eta eskubide sozialak aitortuak izan daitezen. Entzuten jarraituko dugu, bereizketarik egin gabe, loturarik gabe, jarrera erradikaletan erori gabe”.

Haur eta Nerabeei buruzko Legeari dagokionez, Melgosak balioan jarri du legea onartzerako orduan lortu den adostasuna, eta hainbat indarkeria motaren biktima diren adingabeez hitz egin nahi izan du: "Ezinbestekoa da neskak ahalduntzea, beren eskubideak defenda ditzaten, eta horretarako tresnak eman behar zaizkie".

Ander Añibarrorri egokitu zaio ekitaldi politikoari hasiera emateko hitzak esatea, industria sektoreak Laudion eta Araialdean une ezberdinetan bizi izan dituen une latzak gogoratuz. "Orduan bezala, orain ere ikuspegi handiko gobernuak izan ditugu, berraktibazio- eta berrindustrializazio-neurriak ezartzen jakin dutenak. Politika horiek orain ari dira fruituak ematen".

Hala, Aiaraldeko beharrei erantzuteko helburuarekin Urkulluren gobernuak martxan jarri zuen 40 milioi eurotik gorako inbertsio plana ekarri du gogora. "Hori da EAJren eredua, mahukak batu, arazoak aztertu eta konponbidea bilatzeko lan egin”, ziurtatu du.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU