Prentsa Aretoa
2019/05/24
EAJ-PNVk euskal hiritarrak deitu ditu hilaren 26an masiboki bozkatzera Euskadik bere etorkizunerako urratsak ematen jarrai dezan
Talde jeltzaleak kanpaina amaierako mitina egin du Bilboko Areatzan elkartu diren 2.500 lagun baino gehiagoren aurrean. Ekitaldiko protagonista nagusia izan da oihal zati ezberdinez eta adabakiz eginiko Ikurrina, euskal geografiako herri eta herrialde guztiak irudikatzeko egin dena
20190524_Andoni Ortuzar. Bilbao
MINTZALDIA - 2019/05/2420190524_Iñigo Urkullu. Bilbao
MINTZALDIA - 2019/05/2420190524_Izaskun Bilbao Barandica. Bilbao
MINTZALDIA - 2019/05/24
Argazkiak...
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Bilboko Areatzan egin den ekitaldi hunkigarrian, 2.500 pertsona baino gehiagoren aurrean eta protagonista nagusia telebistako iragarkiko Ikurrina izan delarik, EAJ-PNVk gaur arratsaldean eman dio amaiera Udal eta Foru eta Europako Hauteskundeetarako kanpainari. “Uste dut igandean ere emaitza zoragarriak izango ditugula. Eta, zuei guztioi esker izango da” esan du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. Mitin berean hitz egin dute Iñigo Urkullu Lehendakariak Europako Parlamenturako hautagai Izaskun Bilbaok eta EAEko hiru hiriburuetako alkategaiek eta foru ahaldunerako eta Europako Parlamenturako hautagaiek, Gorka Urtaran, Eneko Goia, Juan Mari Aburto, Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementeriak. Denek zabaldu nahi izan dute mezu berbera: euskal emakume eta gizonek, Euskadiko hiritargo osoak, igandean bozkatzera irten behar dute, iragan apirilaren 28an bezala, eta hautestontziak EAJ-PNVren botoekin bete behar dira “proiektuak errealitate bihur daitezen, Gasteizek eta Arabak, Donostiak eta Gipuzkoak , Iruñeak eta Nafarroak eta Bilbok eta Bizkaiak etorkizunerako urrats sendoak eman ditzaten”.
“Ideal batek batzen gaitu. Eta zeozer badago ideal hori gorpuzten duena, hiru kolore eta bandera bat dira: gorria, berdea, zuria, Ikurrina”, esan du Ortuzarrek jeltzaleek kanpainarako egin duten bideoa aurkezteko. Irudietan ikus daitezke pertsona gazteak eta nagusiak, Euskadiko herri ezberdinetan, adabaki eta oihal zatiak hartzen dituztela eta Ikurrina bat osatzen dutela. Oihal zati horiek dira Euskadiko herriak eta herrialdeak. Iragarkia amaitzera zihoanean, pantaila ondotik grabaketan agertzen ziren bi pertsona agertu dira: Rosa Mari, Elantxobeko herritarra eta Iñigo, Bilboko mutil gaztea.Iragarkiko Ikurrina berbera erakutsi dute, adabakiz eginikoa. Ortuzarri eman diote eta Urkullurekin eta hautagai jeltzaleekin batera ekitaldi politikoa egin den karparen gorenera igo dute. Une hunkigarria izan da, txalo zaparrada bero batekin eta irrintzi gogoangarri batekin borobildu dena. “Gaur Euskadi ondo dago, baina ez da beti horrela izan. Ikurrina horren oihal zati bakoitzak, albainu eta puntada bakoitzak agerian uzten dute hamarkada luzeetan eginiko lana, gainditu ahal izan diren egoera latzak, josi eta konpondu egin behar izan diren urradurak. Seguru puntadaren bat askatu egin zaigula. Ez da lan perfektua. Baina gurea da. Gure Ikurrina da. Bere adabakiekin, bere joskurak agerian. Herri honek elkarlanean egin duen lana, EAJren eskuekin, orratzekin eta hariarekin egina. EAJren eskua, orratza eta haria Euskadi josteko eta herri indartsua eraikitzeko”, baieztatu du Ortuzarrek. “Hori dago jokoan igandeko hauteskundeetan. Horregatik, dena eman beharra dago. Horregatik lortu behar dugu mobilizazio orokor eta masiboa. Bozkatzera joan gaitezen etorkizun hobea eraikitzeko. Ikurrinak hor goian jarrai dezan. Goi goian eta bat eginik. EAJren aldeko botoa . Euskadiren eta euskal herrialdeen joskurak urratu ez daitezen, EAJren aldeko botoa. Euskadik aurrera egiten jarrai dezan, EAJren aldeko botoa”, amaitu du.
Iñigo Urkullu Lehendakariak bere aldetik nabarmendu du Euzko Alderdi Jeltzaleak etorkizunerako egitasmo bat proposatzen duela, egitasmo sinesgarria, ideario sozialean oinarritutako programa batean gorpuztuta dagoelako, dagoeneko beteta dagoen egitasmoan, hain zuzen. “Elkartasuna. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Gizarte politikak kohesioa lortzeko eta aurrera egiteko berme gisa. Babesa enpresei, industriei; berrikuntzan inbertitzea, esportatzea. Herri honek ez du inor atzean uzten”, esan du. Lehendakariak era berean adierazi du konfiantza osoa duela eta baieztatu du hautagai jeltzaleek sakonduko dutela EAJ-PNVk erakundeetan akordioak lortzeko hitzeman duen apustuan. “Jakin dakigu zer egin duzuen. Jakin dakigu zer egingo duzuen. Era berean dakigu sekula egingo ez duzuena. Ez dituzue erakundeak desegonkortuko. Ez duzue gizartea zatituko. Ez duzue gatazkarik eragingo. Ez duzue blokeoa ekarriko. EAJ eredua. Herri eredu bat, politika egiteko eredu bat. Norabide guztietan akordioak bilbatzea eta urratsez urrats aurrera egitea.”
Izaskun Bilbao Europako diputatuak, bere aldetik, kanpainan lagundu duten eta kanpainaren jarraipena egin duten pertsonei eskertu nahi izan die eginiko lana eta erakutsi duten babesa eta laguntza. Era berean azaldu du mitinetako mezua aukeratzerako orduan erabaki zuela azaltzea Europan Euskadi eredugarri jotzen dutela herri honek lau hamarkada hauetan bizi izan duen eboluzioagatik. Errealitate hau agerian geratu zen ETAren amaieraren ondoren “eta euskal hiritar guztiei adierazi nahi izan dizkiet emozio hau eta nire esker ona. Denon lorpen honek ahalbidetzen duelako Euskadik Europan prestigioa izatea. Eredugarriak garela esaten dute. Berdin jarraitu behar da: loak hartu gabe, beti hobetzen. Pertsonak helburu. Garapen ekonomikoa eta garapen soziala. EAJ ereduak, Europan ere, funtzionatzen du”. Bilbao Barandicak era berean txarretsi ditu Europako hauteskundeetako arauak, aniztasuna desagerrarazteko pentsatuta daudelako, deseroso egiten den aniztasuna “Europan Estatu baino nazio gehiago daudela erakusten duelako, Kanadako erara konpondu behar den zerbait, Lehendakariaren Argitasun zuzentarauarekin” . “CEUS koalizioak- amaitu du -gauzak egiteko beste modu bat eskaintzen du: elkarrizketa, negoziaketa, proposamenak, lana, jendearen bizimodua hobetzeko politikak”. Horregatik adierazi du konbentzituta dagoela hiritargoak hautestontziak EAJ-PNVren botoekin beteko dituela “Europako Parlamentuan jarraitu dezagun”.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09