Prentsa Aretoa

2020/10/20

Udalak beste pausu bat eman du Olarizun legez kanpo okupatu dauden etxebizitzak berreskuratzeko

Gobernu Batzarrak etxebizitzak berreskuratzeko prozedura abiaraztea erabaki du, bukatu baita legez kanpoko okupen identifikazioa.

rss Ezagutzera eman
Udalak beste pausu bat eman du Olarizun legez kanpo okupatu dauden etxebizitzak berreskuratzeko

ARGAZKIA JAITSI

Urtaranen gobernuak beste pausu garrantzitsu bat eman du gaur Olarizu hiribidean legez kanpo okupatuta dauden etxebizitzak berreskuratzeko prozesuan. Gobernu Batzarrak erabaki du prozedura abiarazi eta bideratzea bidegabeki okupatutako etxebizitzak  ofizioz berreskuratzeko —okupatzaile eta etxetresnarik gabe—.

Identifikatutako pertsonei zein etxebizitzetan egon daitezkeen “okupatzaile ezezagunei” erabakia jakinaraztea aurreikusten du prozedurak. Gero, hamar egun balioduneko epea emango zaie beren interesak defendatzeko egokitzat jotzen dutena alegatzeko, legeak ezarritakoaren ildotik.

Orobat jakinaraziko zaie ezen, hala nahi badute, alegazio epearen barruan baimena eman dezaketela udalaren gizarte zerbitzuek haien egoera azter dezaten, ahultasun ekonomiko eta/edo sozialik dagoen zehaztearren, Prozedura Zibilaren Legeak balizko maizter-botatze baten aurrean aurreikusitako ondorioetarako.

Udal gobernuaren bileraren ondoren Gorka Urtaran alkateak adierazi duenez, “legez kanpo okupatutako etxebizitzak berreskuratzea gertuago dago gaur.  Prozesu konplexua da, eta ez zailtasunik gabea, baina Gasteizko gizarteari jakinarazi nahi diot ez dudala etsiko okupak bota eta etxebizitzak Udalarentzat berreskuratu arte”.

Alkateak berak sustatu zuen estrategiaren barruko beste urrats bat da hau, zeina udal sozietateak Olarizu hiribideko 2.etik 30.era bitarteko 124 etxebizitza eta horiek eraisteko proiektua Udalari ematean baitatza.

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU