Berriak

Arabako Foru Aldundia

2020/09/17

Mahatsaren prezioak ezartzeko orduan upategi handiei "benetako erantzukizuna eta konpromisoa" eskatu die ahaldun nagusiak

Ramiro Gonzalezek Arabako Errioxa bisitatu du mahats-bilketa hasi dela eta ezarritako segurtasun neurriak bertatik bertara ezagutzeko

Europako Legebiltzarra

2020/09/15

Izaskun Bilbaok Europa osorako irizpideak eskatu ditu pandemiaren ondorioz estatuen arteko mugikortasuna murrizteko

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak eskatu du estatu kideen artean hiritarren edo merkantzien mugikortasunari eragingo dion edo Europako erregio bakoitzaren arteko osasun arriskua neurtzeko egingo den edozein murrizketa gardentasun osoz eta proportzionaltasunarekin hartua izan dadila, aurreikusgarria izateaz gain irizpide homogeneoetan oinarrituta egon dadila

Kongresua

2020/09/15

Aitor Estebanek Vox-i: “Demokrazia zuek jartzen duzue arriskutan”

“Ardura dizuen gauza bakarra da Espainiako estatuaren batasuna; demokrazia badago ala ez, zuei berdin dizue”, deitoratu dio Euskal Taldeko bozeramaileak Espinosa de los Monterosi, honek ideia independentistak defendatzen dituzten alderdi politikoak ilegalizatzea eskatu ondoren

EBB

2020/07/31

Ortuzar EAJ-PNVren 125. urteurrenean: “Euskadi ez da beste autonomia erkidego bat: nazio bat gara”

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak jeltzaleen abertzaletasuna aldarrikatu du EAJren sorreraren urtemuga ospatzeko egin den ekitaldi apal baina hunkigarrian: “Sentimendu abertzalea EAJren baitan sortu zen; berarengan bizi da eta biziko da”

EBB

2020/07/30

Bere 125. urteurrena ospatuko du bihar EAJ-PNVk, Sabino Aranari lore eskaintza eginaz eta Andoni Ortuzar hizlari izango duen ekitaldi politikoarekin

Talde jeltzaleak efemeride esanguratsu hori ospatuko du Bilboko Lorategietan. Ekitaldi apala izango da aurtengoa, gaur egun bizi dugun egoeraren zailtasunarekin koherentea eta osasun agintaritzak emaniko jarraibideekin ados

Eusko Legebiltzarra

2020/07/24

EAJ-PNVko 31 legebiltzarkideen akreditazioak Eusko Legebiltzar berriaren eraketa aktibatuko du

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria eta berrautaketarako hautagaia izan da gaur Gasteizko Ganberan egiaztagiriak aurkeztu dituen ordezkaritza jeltzalearen burua

Kongresua

2020/07/17

Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko BJDetan Eskualdeko Batzorde Arautzaileak sortzea proposatu du Euskal Taldeak

EAJ-PNVk Kongresura eraman du Arabako Errioxak behin eta berriz egin duen eskaria, BJDen Eskualde-guneen kudeaketarako egitura juridikoa sortzera begira, entitate hauek arinagoak eta eraginkorragoak izan daitezen eta babestu beharreko gune horien beharretara hurbilago egongo den eredua bideratuz

ABB

2020/07/14

Jose Antonio Suso: "Euskal gizarteak guztiok norabide berean bultza egiten ikusi nahi gaitu”

ABBko presidente eta legebiltzarkide hautatuak EHBilduk datorren legealdian akordioak lortzeko duen jarrera eskasa azpimarratu du, hauteskundeak irabazi dituen alderdia baztertzeko hasierako deialdiaren ostean. Halaber, PSErekin gobernu koalizioa ahalik eta epe laburrenean berrargitaratzea posible dela uste du, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sanitarioei aurre egiteko

EBB

2020/07/12

Euskadik babes ukaezina eman die Urkulluri eta EAJ-PNVri

Talde jeltzaleak euskal hiritargoaren gehiengo zabal baten babesa jaso du. EAJ-PNVk 31 jarleku lortu ditu, azken 26 urteotako hauteskundeetan berak bakarrik lortu dituen emaitzarik onenak eskuratuz

EBB

2020/07/09

Urkulluk Gasteizen gogoratu du euskal herritarrek igandean erabaki beharko dutela "Euskadi krisitik ateratzeko lana nork kudeatuko duen"

Ortuzarrek planteatu duen erronkak bilatzen du Vox-ek Arabatik eserleku bat lortzea eragoztea, eta Euskadiko hiritargoari eskaini dizkio EAJ-PNVren “bermea eta segurtasuna” ezkerrekoen balizko hirukoa izango litzatekeen “esperimentuaren” eta PP, Ciudadanos eta Ultraeskuinaren arteko aliantzak ekarriko lukeen arriskuaren aurrean

EBB

2020/07/07

EAJ-PNVren alde bozkatzeko deia egin dio Ortuzarrek Arabari, "Vox-eko fatxak Eusko Legebiltzarretik kanpo uzteko"

EBBko presidenteak kanpainaren azken txanpa honetan ekarri du gogora Espainiako ultraeskuindarrekoak Legebiltzarretik kanpo uzteko “erronka polita”. Azken inkesten arabera, talde jeltzaleari kendu ahal dio Arabako Herrialdeari dagokion 25. eserlekua

EBB

2020/07/07

Urkulluk esan du enplegua dela "Herriak partekatzen duen helburua, guztien ongia eta lehentasuna"

Vitoria-Gasteizen egin den ekitaldian, Lehendakari eta EAJ-PNVk Araban aurkezten duen zerrendako buruak ohartarazi duenez “etorkizunerako trena uztailaren 12an pasatuko da eta, hartu ezean, galdu egingo dugu”

Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU