Berriak

Kongresua

2020/02/11

Euskal Taldeak eutanasia despenalizatzea babestuko du “gizarte aurreratuan bizi garelako eta gai honi normaltasun osoz heltzeko prest gaudelako”

Joseba Agirretxeak Kongresuaren bilkuran hitz egiteko izan duen tartean PPri eta Vox-i deitoratu die arinkeriatan aritu izana eta demagogia egin izana, eta legearen barruan “erregimen berezia” onartzearen aldeko agertu da “eutanasiaren despenalizazioa babesteko”

EBB

2020/02/11

Martxoaren 26ra arte egongo da zabalik Eusko Legebiltzarrerako posta bidezko botoa eskatzeko epea

Posta bidez bozkatu nahi duten euskal hiritarrek lehenengo eta behin Posta bulego batetara joan beharko dute eta bertan eskatu Euskadiko Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria

Kongresua

2020/02/11

Aitor Estebanek Espainiako gobernuari gogoratu dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa “berehala” deitu beharko lukeela EAEko defizit muga ezartzera begira

Egiten ez badute, esan du bozeramaile jeltzaleak, EAJ eta PSOEren artean inbestidurarako izenpetu zuten “akordioaren puntu bat” urratuko lukete

EBB

2020/02/11

EBBk bere hautagaiak aukeratzeko barne prozesuaren epeak doitu ditu A-5erako eta aukeraketa otsailaren 24an amaituko da

Iñigo Urkullu eta Bakartxo Tejeria dira, hurrenez hurren, Lehendakarigai eta Eusko Legebiltzarreko presidentegai bakarrak

EBB

2020/02/10

Urkullu Lehendakariak Euskadiko Hauteskundeak apirilaren 5erako deitzeko hartu duen erabakia ulertzen eta babesten du EBBk

Jeltzaleen exekutibak ere beharrezko jotzen du Eusko Jaurlaritza indartsu eta sendoa izatea Euskadin hurrengo hilabeteetan planteatuko diren erronka politiko eta ekonomikoei aurre egin ahal izateko

Kongresua

2020/02/07

Joseba Agirretxea aukeratu dute Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko Presidente

Kongresuak gaur eratu ditu 24 Batzorde Legegileak, osokoak astearteko bilkuran onartu zituenak

Araba

2020/02/06

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Artiumeko korporazioko kideen urteko topaketan

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Artiumeko korporazioko kideen urteko topaketan, gaur arratsaldean Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan. Arabako Artium Fundazioko presidente eta Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezekin zein museoko beste agintari eta korporazio-kide batzuekin batera, Lehendakariak azpimarratu du lankidetza "publiko-pribatuaren" garrantzia kulturaren sustatzeko, eta, era berean, Artiumek egun, Beatriz Herraezen eskutik, bizi duen une interesgarria nabarmendu du.

Eusko Legebiltzarra

2020/02/06

EAJ-PNVk lortu du Legebiltzarrak euskal erakundeen parte-hartze aktiboa eskatzea Errioxako Kontseilu Arautzailean

Kontseilu Arautzailearen osoko bilkuretan "hitza eta botoa" izateak Arabako Errioxako mahastizainen interesen defentsa ziurtatuko luke. "Baliagarritasuna botoan dago, ez bozkatzea beste batzuek gure nekazariengatik erabakitzen dutenari men egitea baita. Kalitatea kantitatearen gainetik jartzen duen eredu propioa dugu, eta oraindik ez dago ordezkatuta ", esan du Rakel Molina jeltzaleak

Eusko Jaurlaritza

2020/02/05

Barcelona Wine Week azokan parte hartu duten 22 upategik balorazio positiboa egin dute

• Azoka berri bat da, otsailaren 3tik 5era bitartean Monjuitceko gunean egin dena, eta bere helburua da negozio aukerak areagotzea eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzea. • Arabako Errioxako upategiak, txakolindegiak, sagardotegiak eta likore upategiek hartu dute parte.

Eusko Jaurlaritza

2020/02/05

Eusko Jaurlaritzak lortu du Espainiako gobernuak martxoan hiru eskuduntzen transferentzia egitea

Eusko Jaurlaritzak Madrilen egin den bileran lortu du aurreko urtean gobernu bien artean hitzeman zituzten hogeita hamar gaien transferentziari buruzko negoziaketa arintzea. Hiru eskuduntza euskal administrazioaren ardurapean jarriko dira martxoan: farmaziako produktuen gaineko legeria, eskola-asegurua eta Enplegu-erregulazio espedienteen eragina pairatzen duten langileen aurre-erretirorako laguntzak

Arabako Foru Aldundia

2020/02/03

Arabako Foru Aldundiak berritu du Aspacerekin zuen lankidetza, garun paralisia duten pertsonen senideei atsedena eman ahal izateko

Arabako Foru Aldundiak, GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, garun paralisia duten pertsonekiko konpromisoa tinkotu du, zenbait lankidetza hitzarmen berritu ostean Aspace - Garun paralisiaren eta antzeko Gaitzen Elkartearekin, besteak beste, eraginpekoen familiei atseden emateko aisialdi programa. Foru aldundiak aurten, guztira, 306.000 euro emango dizkie erakunde horrekin dituen hiru hitzarmenei.

Eusko Jaurlaritza

2020/01/31

Langabezia-tasarik handiena duten lurralde bakoitzeko udalerrietan enplegu berdea sustatzeko proiektua aurkeztu du Lanbidek

Planeta osoko 127 enpresa ikertu dira azken sei ekimen hauetaraino iristeko Artolazabalek nabarmendu du “gorako bidean dagoen eta enplegu jasangarria eta kalitatekoa sortzeko ahalmen handia duen sektore ekonomikoa” dela