Berriak
Eusko Legebiltzarra
2020/01/31
Mikel Legarda Legebiltzarrean agertu da autogobernua eguneratzeko proposamena azaltzeko
Proposamen bideragarria eta adostasunezkoa aurkezteko Legardak egindako lana eskertu dute jeltzaleek, eta akordioak zabaltzeko 'sakonean lan egingo' dutela adierazi dute
ABB
2020/01/30
Suso: “Gaurko greba orokorretik biharko geratuko den gauza bakarra izango da jarduera ekonomikorik eman ez dela”
Araba Buru Batzarreko presidenteak uste du gaurkoa dela “hauteskunde urtean” eginiko protesta “politikoa”, eta ez duela zerikusirik “Euskaditik kudeatzen diren eskuduntzekin”
Araba
2020/01/29
Martxan dago BATen mugikorreko aplikazio berria
Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte-hartzea duen Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) gaur goizean aurkeztu du gailu mugikorretarako BAT NFC aplikazio berria. Horren bidez, BAT txartelarekin lotutako kontsultak egin ahal izango dira, baita txartela birkargatu ere.
LAUDIO
2020/01/24
Ander Añibarro: "Udala motelaldian egon da, eta orain kruzero abiadura hartzen ari da"
Laudioko alkateak bere lehen sei hilabeteen balantzea egin du, eta 2020ko erronkak eta proiektuak aurreratu ditu
Gasteiz
2020/01/24
Gasteizek berriro irabazi du paper eta kartoi bilketaren kudeaketaren alorreko sari nagusia
Arabako hiriburuak hiru 'paper-txori urdin' jaso ditu bigarren urtez jarraian.
Arabako Foru Aldundia
2020/01/23
Gizarte Politiken Sailak berrantolatu egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzak
Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatuak iragarri duenez, aldaketa batzuk egingo ditu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ordezko garraiobideak erabiltzeko laguntzetan. Hala, bi zerbitzu eskainiko dira: lehenengoak pertsona desgaituen beharrak aseko ditu, eta bigarrenak —berriak, alegia— Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroak mendekotasuna duten pertsonentzat aurreikusten duena beteko du.
Gasteiz
2020/01/23
Alkateak Gasteizko kultur azpiegitura handiak garatzeko ituna eskaini die udal taldeei
Bayón arkitektoek auditoriumaren proiektuaren ahalmen teknikoak azaldu dizkiete udal ordezkariei.
Kongresua
2020/01/22
EAJ-PNVk “euskararen kontrako eraso onartezin” jo du toki erakundeetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren kontra PPk eta Vox-ek auzitegira eraman duten errekurtsoa
Talde jeltzaleak baieztatu du hiritargo osoaren hizkuntza eskubideak Euskadin babestuta daudela, eta salatu duenez PPk eta Vox-ek “ez dute egia esaten eta nahita mezu faltsuak zabaltzen dituzte polemika eta zatiketa eragiteko, ibilbide kezkagarria hartuta”
ABB
2020/01/21
José Antonio Suso: “Urtarrilaren 30erako deitutako grebaren motibazioa guztiz politikoa da”
Araba Buru Batzarreko presidentearen aburuz ez dago elementurik “beren eskumenekin zerikusirik ez duten gaiengatik Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Foru Gobernuaren jardunak kritikatzeko deitu den protesta horretan parte hartzea arrazoitzen dutenik”
Araba
2020/01/21
Araba ekinean-en 2020ko edizioak jomugan dauka pertsona ekintzaileek planetaren erronkei irtenbidea aurkitzeko duten ahalmen disruptiboa, eta ideien lehiaketa sendotu du: 9 kategoria izango dira, eta 10.000 euro baino gehiago saritan
Aurtengo sariketaren lema “Moonshot-ak ekintzailetzarako” izango da, eta ideia hau du ardatz: pentsamendu disruptiboa lehengaia izan daitekeela lorrezinak diruditen erronkei irtenbidea jartzeko eta negozio aukera berriak sortzeko
Arabako Foru Aldundia
2020/01/18
Ramiro Gonzalez: “Hainbat eragileren itun honekin, garapen jasangarriaren aldeko sare zabal sendo bat eratu nahi dugu Araban”
Arabako diputatu nagusiak parte hartu du Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Ituna 2030en lan jardunaldian. Hartan lurraldeko berrogeita hamarren bat entitate sartuta daude
Araba
2020/01/17
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertuko dituzte elkarlanean
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertzeko. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute 600.000 euro inbertitzeko, erdibana finantzatuta, plan horiek eguneratzeko.