Berriak

Gasteiz

2020/01/16

Gorka Urtaranen hitzetan, Gasteiz leku erakargarria da industriak bere erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien

Gorka Urtaranek UGTk industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte Gasteizko alkate Gorka Urtaranen hitzetan, hiria “leku erakargarria da industriak oraingo erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien“. Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Arabako hiriburuaren barne produktu gordinaren % 30 ia industria-sektoretik datorrela nabarmendu du alkateak, eta lanpostuen % 25.

Gasteiz

2020/01/15

URAk Zadorra ibaia babestuko du ur handiko ibilgu batekin eta lubeta batekin, Abetxuko eta Gamarra artean uholdeak saihesteko

Ur handietarako ibilguak ibaiaren hustubide-ahalmena handituko du; lubetak, berriz, ur handiei eutsiko die, eta inguruko trafikoaren inpaktu bisuala eta akustikoa murriztuko du Bi milioi euroko inbertsioa duen obrak erabilera publikorako gune berde bat egokitzea ere aurreikusten du, eta Eraztun Berdeko oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideei jarraipena emango die Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak adierazi duenez, obrek “uholdeak izateko arriskua nabarmen murriztuko dute, ibaiaren ibilgua hiri-parke gisa berreskuratzen den bitartean”

Gasteiz

2020/01/14

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatuko du ‘Gasteizen bai’ kanpainak maiatzera arte

Gasteizko Udalak ‘Gasteizen bai’ kanpaina aurkeztu du gaur goizean, merkataritza eta euskararen alorretan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimen hori maiatzera arte garatuko da, eta bi jarduera-ildotan oinarrituko da: komunikazio-kanpaina bera (kartelak, iragarkiak, flyerrak …) eta programazioa, sare sozialetako lehiaketa batetik hasi eta hiriko ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduei omenaldia egiteraino. Udalarekin batera, Arabako Foru Aldundiak eta Aenkomer, Gasteiz On eta Bai Euskarari elkarteek ere parte hartu dute kanpainan.

Gasteiz

2020/01/14

Udalak 360.000 euro baino gehiago inbertituko ditu “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuaren fruitua den proiektu horretan

Gaur goizean hasi dira Ospitale plaza eraberritzeko obrak. Lanen lehen zatia Done Jakue hiribidean egingo da; gaur goizean hasi dira makinak lanean bertan. Gasteizko Udalak Ospitale plaza —Guardien plaza izenez ere ezaguna— eraldatuko du, irisgarriagoa eta modernoagoa izan dadin. Balgorza enpresa arduratuko da lanez, Udalak 362.034,58 euroko inbertsioa eginda (BEZa barne). Urtaranen gobernuak bultzatutako esku-hartzea “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” izeneko partaidetza-prozesuaren fruitua da, eta aipatu plaza modernizatzea eta hobetzea ekarriko du. Udalak plazaren 650 metro karratuko azaleran jardungo du, baita Frantzia kaleko 120 metro karratutan eta Done Jakue hiribideko 200 metro karratutan ere. Lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa da.

EBB

2020/01/13

Euzkadi Buru Batzarrak Iñigo Urkullu proposatuko du Lehendakarigai eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai

Biek onartu dute Exekutiba jeltzalearen proposamena. Asteazkenean abiaraziko da Euskadiko 2020ko Hauteskundeetarako EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak egiteko barne hauteskunde prozesua

EBB

2020/01/09

Bere VIII. Batzar Nagusiari, EBB berritzeko prozesuari eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako zerrendak osatzeari ekingo dio aurten EAJ-PNVk

Bilbon uztailaren 11n eta 12an egingo dute jeltzaleek lau urterik behin egin ohi duten Batzar Nagusia, VIII.ena izango da aurten. Bertan aukeratuko dira EBBko Presidentea eta zortzi burukideak; Lehendakarirako hautagai jeltzalea martxoaren 7an emango da ezagutzera

Arabako Foru Aldundia

2020/01/07

Arabako Foru Aldundiak laguntzak emango dizkie berdintasun, lankidetza eta kulturartekotasun jarduerak garatzen dituzten 121 proiekturi

Guztira, 711.971 euro emango zaie 2019an lurraldeko elkarte, irabazteko xederik gabeko erakunde, udal eta kuadrillek sustatutako proiektuei

Kongresua

2020/01/07

Aitor Estebanek konfirmatu du EAJ-PNVko diputatuek baiezkoa bozkatuko dutela “Estatua gaur egungo krisi sakonetik ateratzen saiatzeko”

Hitz egiteko izan duen tartean, Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri du talde jeltzaleak PSOErekin adostutako akordioan ezarri zituela heldu beharreko “erronkak” eta horiek gauzatzeko “hartuko den norabidea”

Kongresua

2020/01/04

EAJren “kolaborazio leial eta zintzoa” eskaini dio Aitor Estebanek Espainian eratuko den Gobernuari, eta “ausardia eta neurritasuna” eskatu du “egiturazko arazo handiak termino demokratikoetan bideratzeko”

Inbestidura debatean, sei diputatu jeltzaleek hautagai sozialistaren alde bozkatuko dute Euskal Agenda garatzeko eta ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko akordioa adostu denez geroztik

Kongresua

2020/01/04

Aitor Estebanek balorazio “positiboa” egin du Sánchezen diskurtsoaz, baina ohartarazi du gakoa izango dela gobernuaren eta parlamentuaren jarduna “nola zehaztu eta garatuko ote den”

Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu duenez “lehen aldiz, Espainiako Gobernurako hautagai batek aitortu du Euskadin eta Katalunian nazio nortasun auzia” dagoela, eta presidentegai sozialistari “neurritasuna” opatu dio alderdi batzuen aldetik jasoko duen “etengabeko erasoari” aurre egiteko orduan

Arabako Foru Aldundia

2020/01/02

Foru Aldundiak linea elektrikoak konpondu nahi ditu, Bonelli arranoaren mehatxu nagusia izaki

Arazo honetaz kontzientziarazteko, Ingurumen Sailak bideo bat editatu du eta esteka honetan deskargatu daiteke: Bonelli Arranoa Aldundiak lortu du enpresa elektrikoak arazo honetaz sentsibilizatzea eta lineak konpontzen hastea, halaxe egin baita Life Aquila Europako proiektuaren bidez sartutako arranoek maiz kokagunetzat erabiltzen dituzten zenbait gunetan.

Eusko Jaurlaritza

2019/12/31

Urte berriari begira 'indarrak eta borondateak bateratzeko' deia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak

Iñigo Urkullu Lehendakariak auzolanaren ideia aldarrikatu du herri gisa ditugun erronkei aurre egiteko, hala nola, enpleguarena, autogobernuarena edota erronka ekologiko eta demografikoa.