Next Euskadi

Nor Gara

Gure Burukideak

rss Ezagutzera eman

José Antonio Suso

ABBko presidentea

Arabaz harro dagoen eta Araba sutsuki defendatzen duen Araba Buru Batzarraren presidente berria  Maeztun jaio zen duela 59 urte.  Kimikan lizentziatua eta MBA masterduna, enpresa ikasketak ditu.

22 urtez sektore pribatuarekin lotura profesionala izan du eta 2010etik gaur egun arte elikadura arloko enpresa batean gerente lanetan ari da.

Jose Antonio Susok ondo ezagutzen ditu administrazioren arlo guztiak. Udal politika gogoko du eta bere erakunde ibilbidea bere jaioterri den Arraia-Maeztuko alkate moduan hasi zuen, 1983-1987 agintaldian. Arabako Batzar Nagusietan batzarkide izan eta gero (1988-1991), Arabako Foru Aldundiak Nekazaritza zuzendari izendatu zuten (1991-1995). Geroago, Nekazaritza Diputatu izan zen (1995-1999). 2006 eta 2009 artean  Elikadura industrien sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzan. Urtebete lehenago zuzendari izan zen sail berean (2005-2006).

Goitik beherako abertzale izanik. 1992an EAJ-PNVko kide egitea erabaki zuen. Azken lau urteetan Xabier Agirre buru izan duen herrialde buru batzarreko kide izan da (2012-2016). EAJ-PNVko alderdikide moduan hainbat barne ardura izan ditu: Arraia-Maeztuko Uri Buru Batzarreko presidente izan da hainbat epealditan eta esandako Uri Erakundea ordezkatu du Herrialde Batzarrean.

Lantaldea inplikatuz lan egiteko gogo handia du. Elkarrizketarako eta akordioak lortzeko gogoa du Araba Buru Baztarreko presidente berriak.

Jose Antonio Suso ezkonduta dago eta 3 seme-alaba ditu. Ahal duen guztietan joan-etorriak 500zp-ko bere motorrean egitea gogoko du. Ingurumen jasangarritasunak betidanik kezkatzen du eta 90. hamarkadan Arabako Foru Aldundian zuen bulegora bizikletaz joaten lehenengoetarikoa izan zen. Arabako elkarte sarean murgilduta dago, Minbizia duten umeen gurasoen elkarteko (ASPANAFOHA) eta APDEMA elkarteko kidea da.

Next Euskadi
Suso Blog
  • Jose Antonio Suso

    Jose Antonio Suso

    ABBko presidentea

    SARTU