Prentsa Aretoa
2024/02/04
Díez Antxustegik “asmo handiko” plana hitzeman du, euskal gazteriak etxebizitza eskuratzeko dituen zailtasunei aurre egingo diena
Salburuan, Gasteizko gazte talde batekin elkartu ondoren, EAJ-PNVk Arabatik aurkeztuko duen zerrendaburuak aitortu du azken hamarkada hauetan “asko egin dela” esparru honetan, baina ildo beretik ziurtatu du talde jeltzalea “asmo handiko programa bat” lantzen ari dela, “emantzipatzeko adina aurreratzen eta bizi proiektu berria hasten lagunduko duten proposamenekin”
“Jakitun gara, guk ere sufritzen dugulako, etxebizitza falta edo, hobeto esanda, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna, euskal gazteen ardurarik nagusienetakoa dela. Horregatik, EAJ-PNVren konpromisoa da asmo handiko plan bat eskaintzea, arazo hau konponduko duena eta Euskadiko gazteen behar honi erantzungo diona”. Hauxe izan da Joseba Díez Antxustegik, Euskadiko hurrengo hauteskundeetan EAJ-PNVk Araban aurkeztuko duen zerrendaburuak, dozena bat gazte gasteiztarrekin batzartu ondoren zabaldu nahi izan duen mezu nagusia. Topaketa honetan hautagaiarekin partekatu dituzte etxebizitza alorrean duten eskarmentua , aurkitu dituzten zailtasunak eta beren ilusio, itxaropen eta beharrak. Bilera amaitutakoan, Díez Antxustegik hedabideak deitu ditu Salburuako orubera, non alokairu sozialeko mila bat etxebizitza eraikitzen ari baitira Eusko Jaurlaritzak eta Gorka Urtaran alkate zela Vitoria-Gasteizko udalak elkarlanean abian jarri zuten egitasmoa betez.
Diez Antxustegik, EAJren Arabako zerrendakideak ondoan izan dituela, argi utzi nahi izan du azken urteotan EAJ-PNVk erakundeetako burutzan izan duen kezka nagusietako bat dela etxebizitza publikoa eskuratzearena, dela jabetzan, dela alokairuan. “Asko egin da azken urteetan eta azken hamarkadetan”, aitortu du, eta Gasteizko Salburua eta Zabalgana auzoetako hirigintza-hazkundea jarri du adibide gisa, “bere garaian aukera bat eman baitzieten belaunaldi ugarienei etxebizitza eskuratzeko”. “Berriro egin behar dugu, ezagutzen dugu bidea”, ziurtatu du hautagai jeltzaleak.
Etxebizitza eskuratzeari bultzada emateko garai berri honetan, Díez Antxustegik alokairu sozialeko 1.000 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektua nabarmendu nahi izan du, dagoeneko martxan dagoena, batez ere Salburuan, baina baita Zabalganan ere. “Akordio on baten emaitza da hau”, esan du, “960 etxebizitza berri eraikitzea eta 62 etxebizitza birgaitzea barne hartzen dituena, alokairu babestuan lagatzeko. Proiektu hori egin ahal izan da Urtaranen Udal Gobernuak Eusko Jaurlaritzari zerga-baldintza oso onuragarriak eman zizkiolako Gasteizen etxebizitza sozialak eraiki zitzan”. Diez Antxustegik Loiolako kuartelak (Donostia) edo Zorrozaurre uhartea (Bilbo) ere aipatu ditu EAJ-PNVk bultzatutako proiektuen artean, eta etxebizitza babestuak eraikitzea ere aurreikusi du, bai jabetzan, bai alokairuan. “Berriz esango dut hau, asko egin da eta asko egiten ari gara, baina ez gara horrekin konformatzen. Asmo handiko programa bat lantzen ari gara, arazo hau konpontzen lagunduko duten proposamenak jasoko dituena. Gure asmoa da euskal gazteriari etxebizitza eskuratzeko aukera berriak eskaintzea, emantzipatzeko adina aurreratzeko eta , hala nahi badute, familia berria sortzeko eta bizi proiektu berriari hasiera emateko aukera izan dezaten”, amaitu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09