Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Sala de Prensa

26/09/2014

EAJ-PNVk berriz salatu du Alderdi Popularraren Foru Gobernuak ez dituela 2014rako aurrekontuari buruzko akordioan hitzartutako Euskara, Kultura eta Kirol politikak martxan jarri

“Alderdi Popularrak hiru urte daramatza Arabako Aldundi honen buruan eta ez du Euskara, Kultura eta Kirol Politikekiko inongo sentsibilitaterik erakutsi” Ramiro González, EAJ-PNVren bozeramailea

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk berriz salatu du Alderdi Popularraren For

DESCARGAR IMAGEN

Aste hasieran EAJ-PNV taldeko bozeramailea den Ramiro Gonzalezek Alderdi Popularraren Foru Gobernuak 2014ko aurrekontua garatzeko EAJ-PNVrekin adostutakoa bete ez izana salatu du.

Ekonomia Sustatzeko Sailean jarduketa maila baxua egoteaz gain, Alderdi Popularrak beste sail eta programa batzuk ere zigortu ditu. Arlo kaltetuenetako bat Euskara, Kultura eta Kirolarena da, zalantzarik gabe.

2014ko aurrekontuetan Euskara Politikak indartu ziren EAJ-PNVren sustapenari esker. 943.000 euroko aurrekontua izatera iritsi ziren eta % 34 baino ez da gauzatu. Partida jakin batzuetan ez da orain arte euro bat ere erabili, Euskararen Erabilerarako eta Sentsibilizaziorako Programan (175.000 €) eta Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzetan (100.000 €), esaterako.

Kultur Programa ere kaltetu du Arabako Foru Aldundiak, % 50 baino ez baitu gauzatu. Partida konkretu batzuk ez dira oraindik baimendu ere egin, Udaletako eta kuadriletako kultur ekimenei laguntzekoa(35.000 €) adibidez.

Kirol Programa ere % 50 bueltan gauzatu da baina EAJ-PNVk sortu eta adostutako partida zehatzen bitartez: irabaz asmorik gabeko elkarteentzako laguntza (30.000 €) eta Klubentzako laguntza (82.000 €), % 3,3 eta % 0,7 baino garatu ez direlarik, hurrenez hurren. Horiez gain, desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntza (30.000 €) gauzatzeko partida ere aipa genezake, horretan ere ez baita euro bakar bat ere erabili.

Alderdi Popularrak hiru urte daramatza Arabako Aldundi honen buruan eta ez du Euskara, Kultura eta Kirol Politikekiko inongo sentsibilitaterik erakutsi.  Sail hau kaltetuenetako bat da, urtez urte aurrekontua mozten joan baitira. Honi aurre egiteko, aurreko urteko abenduan EAJ-PNV aurrekontuen inguruko akordio batera heldu zen, baina Alderdi Popularrak ez du akordio bete, irailean gaude, eta dagoeneko Euskara arloko hainbat diru-sailetan ez du euro bat ere gastatu” azaldu du Ramiro Gonzalezek, EAJ-PNVren bozeramaileak.