Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/12

Imaz: “Bakea behin betirako lortu dezagun laguntzea da orain gure lehentasuna”

“Benetan garai itxaropentsuak bizi ditugu gaur egun, gutariko inork Francoren diktadura edo ETAren indarkeria baino besterik ezagutu ez duen Herri honetan” adierazi zuen atzo Josu Jon Imazek Zanbranako Zentro Sozialean. Berak esan bezala: “Guk eskaini dezakegun laguntzarik onena bakearen aldeko ahalegina da, sekula aurretik bizi izan ez dugu bake-egoera ezagutu dezagun”.

rss Ezagutzera eman
Imaz: “Bakea behin betirako lortu dezagun laguntzea da orain gure lehentasuna”

ARGAZKIA JAITSI

EBBren lehendakariak aipatu zuen baita, garai politiko berrien ataritan “Euzko Alderdi Jeltzalearen egoera ona dela”. Haren ustez, erronka bat baino ez omen da izango: “Berriro ere asmatu beharra, gure aurretik 1979an hartu beharreko erabakiak hartu zituztenen ildotik, demokrazia aldeko apustua eginez eta orduan suspertu ziren lehen autogobernu-aukerak ukatu zituztenen kontra”. Imazen iritziz “ez dago azken 27 urteotako kultura, hizkuntza, gizarte eta ekonomiazko garapena ikusi baino, asmatzen jakin izan genuela harro asko konturatzeko. Batzuei 30 urte kostatu zaizkie gure arrakastaz jabetzea eta oraindik ere ez dira jendaurrean aitortzeko gauza”.

Imazek esan bezala, berriro asmatu ahal izateko errezeta orduko berbera baino ez da orain ere: “Batetik ideia argiak, irmoak, errotik abertzaleak gara, orain dela 111 urte euskal nazioa defenditzeko eta garatzeko sortutako Alderdiaren kideak, hain zuzen ere. Eta, bestetik, Herri hau lideratzeko gertu eta gizartearen gehiengoaren aldarriei erantzun zehatzak emateko prest egon garenak eta egongo garenak”.