Berriak
ABB
2022/07/09
Ortuzarrek Agirre eta Ormazabal aurkeztu ditu EAJ-PNVren “konpromiso etiko zintzo eta garbiaren” adibide gisa “25 urte geroago ere esan behar dena esan gabe jarraitzen dutenen aurrean”
EBBren presidentea Maeztun izan da gaur José Antonio Susorekin eta Estefanía Beltrán de Herediarekin Arabako IV. Alderdikide Egunaren ospakizunean, non herrialde horretako euskal abertzaletasunaren buru historiko biak gogoratu eta omendu baitira
ABB
2022/06/18
Gasteizko EAJ-PNVk bere alderdikiderik zaharrenak omendu ditu gaur
Gasteizko EAJ-PNVren Uri Erakundeek (Abendaño, Erdialde, Lakua eta Zaramaga) beren alderdikide zaharrenak omendu dituzte gaur,larunbat goizean
EBB
2022/06/17
EBBk 'ZukEsan' aurkeztu du, EAJ-PNVrekin harremanetan jartzeko molde berri bat
App berri bat plazaratu du EAJ-PNVk alderdikidetza tradizionalaz aparte EAJ-PNVrekin konfiantzazko harremana izan nahi duten pertsonei zuzendua. Burukideekin solaskidetza zuzena eta kalitatezkoa izateko aukera izango dute pertsona hauek, bai eta Euskadiko alderdi politiko nagusiaren jarduketa politikoan eragitekoa ere
ABB
2022/06/01
José Antonio Suso: “Inkestek erakusten dute EAJ-PNVk segurtasuna ematen duela eta gizartearen beharrei erantzuten diela”
Hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean, Araba Buru Batzarraren presidenteak ez du hautagaitzetan pentsatzen, herritarren arazoak konpontzeko lanean jarraitzean baizik
Eusko Jaurlaritza
2022/05/24
Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die 2022ko lan-eskaintza publikoko 8.764 lanposturi
Administrazio Orokorrari eta bere erakunde autonomoei, Hezkuntzari, Segurtasun Administrazioari eta Osakidetzari dagozkien plazak dira
EBB
2022/05/07
EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria elkartearen sorreraren mendeurrenean
Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Emakume Abertzale Batzako kide historiko haietako batzuen ondorengoek parte hartu dute. Ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira saioan
ABB
2022/04/08
Energiaren kostearen igoerari neurriak jartzearen alde agertu da Jose Antonio Suso
Arabako EAJ-PNVren presidenteak ez du begi onez ikusten BEZ eta PFEZ bezalako zergak jaistea, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte prestazioen aurrekontuen “elikagai” direlako
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/03/29
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak premiazko neurriak adostu dituzte, egoera ekonomikoak gehien kaltetutako sektoreei likidezia emateko
Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak
GASTEIZ
2022/03/16
Neutraltasun klimatikoaren estrategia aurkeztu du Gasteizek Querétaron, Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen aurrean
2030erako klimari dagokionez neutroak izango diren Europako lehen 100 hirietako bat izateko hautagaitza aurkeztu du alkateak.
Arabako Foru Aldundia
2022/03/16
Izkiko Parke Naturalak eta Maeztu Herri Eskolak elkarrekin egiten dute aurrera Garapen Jasangarriaren Helburuak betetzen
Martxoan zehar, ikastegiaren berezko jarduerei ingurumen-hezkuntzako dinamika multzo bat gehituko zaie, Izkiko faunarekin eta florarekin eta naturaren babesarekin loturiko alderdiak lantzeko
Senatua
2022/03/16
Maribel Vaquerok salatu du Guardia eta Amurrioko Gizarte Segurantzako bulegoak itxi dituztela, Espainiako Gobernuak ez dituelako hutsik dauden lanpostuak bete
Gizarte Segurantzaren bulego guztiak beharrezko langileez hornitzea eskatu du, herritarrei zerbitzu publiko hori behar bezala ematen zaiela bermatzeko.
Eusko Jaurlaritza
2022/03/16
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak IMV transferitzeko akordioa itxi dute
Transferentzien Batzorde Mistoak gizarte prestazio hori Euskal Autonomia Erkidegoari osorik eta denbora mugarik gabe eskualdatu zaiola sinatu du