Berriak
EBB
2020/07/02
Urkulluk hitzeman du familiei laguntzeko politikak bultzatuko dituela "nahi beste seme-alaba izan ditzaten, helburu hori eragotziko dieten oztoporik izan gabe"
Lehendakariak Vitoria-Gasteizen aurkeztu du haur eta familientzat pentsatuta daukan plana “aitatasun eta amatasun baimen berdin eta besterezinekin sektore publikoan zein pribatuan”, eta 0 eta 3 urte bitarteko ume guztientzako eskola-zerbitzu eta Haurreskolekin
EBB
2020/07/01
Hurrengo legealdian Euskadiko langabezia tasa berriz ere %10etik jaistea hitzeman du Urkullu
Lehendakari eta Arabako zerrendaburuak Gasteizko ekitaldi batean iragarri du ekonomia suspertzeko 10.000 milioi euroko plana abian jarriko duela, beste hainbaten artean, enplegua sortzeko inbertsio ekimen intentsiboak bultzatzea xede
EBB
2020/06/29
Urkullu: "Euskadik krisiari erantzun irmoa eman diezaion, ezinbestekoa da parte hartze handia: inoiz baino garrantzitsuagoa da U-12an bozkatzera joatea"
Lehendakariak Oionen azpimarratu du berebizikoa dela hurrengo Eusko Jaurlaritzak gehiengo sendoa izatea “zain ditugun erronkei aurre egiteko” eta hainbat arinen “ekonomia eta enplegua berroneratzeko plana abian jartzeko”
EBB
2020/06/27
"Etorkizunerako proiektua izango duen Jaurlaritza sendoa" eskaintzen die Urkulluk euskal herritarrei "gaur bizi dugun egoera latzari" aurre egingo diona
Laudion egin den ekitaldian, “mobilizatzera” deitu ditu Ortuzarrek EAJ-PNVko alderdikideak, eta inkestek eragin lezaketen “somnifero efektuaren kontra” ohartarazi nahi izan ditu
EBB
2020/06/26
Urkulluk talka-plana lideratuko duela hitzeman du, 30.000 gazteri enplegu bat eta lehen lan esperientzia ahalbidetzera begira
Gazteekin egin duen topaketan, Lehendakariak nabarmendu du bere helburuetako bat dela Euskadiko gazteen emantzipazio adina bi urte jaistea, kolektibo honentzat aurrera eramango diren Enplegu eta Etxebizitza planen bidez
EBB
2020/06/25
EAJ-PNVk Gernikako Arbolaren azpian hitzeman du Euskadi berriz ere zutik jarriko duela: "Berreraikitzeko lana uztailaren 12an hasiko da"
Ortuzar, Urkullu, Tejeria eta Arrizabalagak Aritz Zaharraren ondoan aldarrikatu dute Euskadiren Aldeko Jarduna, autogobernuan sakontzera begira, pandemiak ekonomian eta enpleguetan eragin duen krisiari aurre egiteko funtsezko tresna gisa
EBB
2020/06/24
Urkulluk “Euskadi berriz ere zutik jartzeko” hauteskunde egitasmoa jarri du euskal gizarte osoaren zerbitzura
Bost herri-konpromiso hitzemateko 428 orrialdeko agiria aurkeztu du EAJ-PNVk. Konpromisoa enpleguarekin, berrikuntzarekin, klimarekin,gazteriarekin eta osasunarekin
Kongresua
2020/06/23
Sekretu Ofizialen 1968ko Legea aldarazteko Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena izapidetzea babestu du Kongresuak
Aitor Estebanek dokumentuak desklasifikatzeko aldi baterako irizpide bat ezartzea defendatu du, eta ildo beretik ohartarazi duenez, "Estatuaren defentsa parapeto edo aitzakia gisa baliatzen dutenek beren interesen alde egiten dute"
Kongresua
2020/06/17
PSOE eta Podemosen aurkako botoekin, ABEEak urte amaierara arte luzatzea onartu du Kongresuak, sektoreak eskatu bezala
EAJ-PNVk Industria-sektoreari malgutasuna emateko aurkeztu duen mozioa talde guztien aldeko botoekin onartu da, Espainiako Gobernua sostengatzen duten alderdien botoekin izan ezik
Eusko Jaurlaritza
2020/06/17
Euskadik zorpetzeko ahalmena eta defizit-muga igo ahal izatea exijitu du Urkulluk, krisiari aurre egin ahal izateko
Lehendakari eta berraukeraketara aurkezten den hautagai jeltzaleak begi onez ikusten du Kongresuak Juan Carlos I.a errege emerituaren finantzak ikertzea, eta krimen guztiak argitzea aldarrikatu du “ETArenak zein GAL taldearenak”
EBB
2020/06/13
Pandemiaren ondorioei aurre eginez EAJ-PNVk “Euskadi zutik jartzeko” hartu duen erabakia helarazi nahi diote Urkulluk eta Ortuzarrek gizarteari
‘Euzkadi Zutik ¡Saldremos!‘ izango da talde jeltzaleak uztailaren 12ko Euskadiko Hauteskundeetara eramango duen goiburua
Senatua
2020/06/11
Otaolak "Estatuaren errealitate eleaniztunarekiko konpromisoa erakusteko" gonbita egin dio Kultura ministroari
EAJ-PNVko senatariak Administrazioak Euskadin euskal herritarrek arreta euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzea eskatu du.