Prentsa Aretoa
2026/10/14
EAJ-PNVk Nerea Bengoaren eskuetan uzten du Legutioko proiektu estrategikoen garapenaren jarraipena
Egungo alkateak datozen udal hauteskundeetan herritarren konfiantza berretsi nahi du, legegintzaldi honetan egindako lana sendotzeko, udal zerbitzuak hobetzeko eta osasun-zentro berria bezalako ekimenetan aurrera egiteko
EAJ-PNVk Nerea Bengoa García de Cortázar aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako Legutioko alkategai izateko, legegintzaldi honetan egindako lanari jarraipena emateko eta herriaren eta administrazio batzarren beharrei erantzungo dieten proiektuak bultzatzen jarraitzeko.
2023tik Udala zuzentzen duen, Nerea Bengoak etapa berri bat planteatu du, hasitako jarduerak sendotzean, bideratutako proiektuak burutzean eta udal-zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzen jarraitzean oinarritua. Hurrengo legegintzaldirako lehentasunen artean, nabarmentzekoa da osasun-zentro berriaren proiektuaren aurrerapena, funtsezko azpiegitura baita hurbileko osasun-arreta indartzeko eta herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.
Kudeaketa balantzea eta erronka berriak Legutiorako
Legegintzaldi honetan, Udalak hainbat erronkari egin die aurre zerbitzu publikoekin, udal-instalazioekin eta ekipamenduen hobekuntzarekin lotuta. Kirol-zerbitzuekin lotutako jardueren artean, udal igerilekuen inaugurazioa nabarmentzen da, udako hilabeteetan aisialdirako, bizikidetzarako eta beste jardueratarako bereziki garrantzitsua den instalazioa. Baita 300 bazkide baino gehiago dituen gimnasio berri bat eraikitzea ere. Azpimarratzekoa da, halaber, erretiratuen zentroaren eta udaletxearen erreforma integrala.
Nerea Bengoaren hautagaitzak lanean jarraitzearen aldeko apustua egin du, espazio publikoak mantendu eta hobetzeko, udal zerbitzuak indartzeko eta udalerria osatzen duten herriguneen beharrei erantzuteko. Halaber, bere helburuen artean kokatzen ditu jarduera ekonomikoa bultzatzea, merkataritzari eta tokiko sareei laguntzea, azpiegiturak hobetzea eta bizitza soziala eta kulturala indartzea.
Legealdi honetan aurrera egin duten proiektuei jarraipena ematea eta errealitate bihurtzea izango da erronka nagusietako bat. Ildo horretan, osasun-zentro berriak leku nabarmena du datozen urteetarako proposatutako ibilbide-orrian, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta gainerako erakundeekin batera, Legutiok behar dituen jarduerak garatzeko.
"Legutiok aurrera egiten jarraitu behar du, martxan jarri duguna sendotu eta erantzukizunez lan egin, gure udalerrirako garrantzitsuak diren proiektuak aurrera atera daitezen. Herritarrei entzuten jarraitu nahi dugu, haien beharrei erantzunez eta etorkizuna epe luzerako ikuspegiarekin antolatuz", adierazi du Nerea Bengoak.
Udalari eta landa-garapenari lotutako ibilbide bat
Nerea Bengoa García de Cortázar, 52 urtekoa, Elosutik dator, eta bertan ditu bere sustrai pertsonal eta familiarrak. Hiru seme-alabaren ama da, eta ibilbide profesional oparoa du merkataritza arloan eta enpresa-kudeaketan.
Arabako udalerri txikien eta landa-ingurunearen errealitatea ezagutzea haren ibilbide publikoaren parte da. Legegintzaldi honetan, eta hurrengo legealdirako konpromisoa da, lehen sektoreari arreta berezia eskaintzen jarraitzea. Legutioko alkate gisa, bere gain hartu du udalerria ordezkatzeko, tokiko gaiak kudeatzeko eta administrazioekin lan egiteko ardura, herritarrentzat interesgarriak diren ekimenak bultzatzeko.
EAJ-PNVk hautagaitza hau planteatzen du jarraitutasuna eta helburu berriak uztartzeko asmoarekin: egindako lana sendotzea, egiteke dauden azpiegituretan aurrera egitea eta arduratsua eta emaitzetara bideratua dagoen udal kudeaketa hurbila mantentzea.
Asmoa da kalitatezko zerbitzu publikoak, familientzako eta gazteentzako aukerak, instalazio egokiak eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasuna izango dituen Legutio hori eraikitzen jarraitzea, udalerriaren bereizgarri diren nortasuna eta bizi-kalitatea galdu gabe.
Nabarmenak...
OKONDO
2026/10/14
AMURRIO
2026/10/13
ARRAZUA-UBARRUNDIA
2026/10/09
LAUDIO
2026/10/08
AIARA
2026/10/08
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















