Berriak

Gasteiz

2023/10/06

EAJ-PNVk leporatu dio EH Bilduri Fernando Buesa eta Jorge Díez Elorzaren memoriaren aurkako erasoen aurrean “beste aldera begiratzea”

EH Bilduren ezezkoak eragotzi egiten du Gasteizko Udalaren adierazpen instituzional bat onartzea, non erasoa gaitzetsi eta salatzen zen, familiei elkartasuna helarazten zitzaien eta biktimen memoria bizirik mantentzeko konpromisoa berresten zen

Gasteiz

2023/07/21

EH Bilduren zinismoa salatu du EAJ-PNVk Vitoria-Gasteizko Udalean Udal Batzordeen presidentziak PPrekin adostu dituela ikusita

“PPrekin ikusi ditugun akordio bakarrak izan dira EH Bilduk gaur udal honetan berretsi dituenak”, esan du Beatriz Artolazabalek

Gasteiz

2023/05/17

Beatriz Artolazabalek konpromisoa hartu du Salburuan eta Zabalganan alokairu sozialeko 2.000 etxebizitza aktibatzeko

Gasteizko Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak barrurantz hazten ari den eta auzoei bizitza gehiago ematen dien hiri eredu baten alde egin du, baliabideen kudeaketa arrazionalagoa eta hiri espazioaren kalitate hobea izango dituena, populazio handiagoa eta bizitza gehiago duten eremuekin

Gasteiz

2023/05/16

Beatriz Artolazabalek Gasteizko ekialdea eta mendebaldea lotzeko errepide berri bat eraikiko du

Gasteizko alkategaiak “behin betiko eta epe luzerako” irtenbide bat proposatu du, hiriko puntu horretan trafikoaren arintasuna hobetzeko eta pertsonen segurtasuna indartzeko. “Talde honek mugikortasunaren behin betiko irtenbidearen sustatzaile izan nahi du Gasteizko puntu estrategiko honetan”, adierazi du

Gasteiz

2023/05/13

Beatriz Artolazabalek bide publikoan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak bikoiztuko ditu

“Mugikortasun jasangarria eta garbia defendatzen badugu, karga publikoko eremuak ere erraztu behar ditugu. Gasteiz prozesu horren buru izatea nahi dugu, elektrolindegi gehien dituen hirietako bat izan dadin. Nire konpromisoa 200 puntutara iristea izango da”, esan du Udalerako hautagaiak

Gasteiz

2023/05/13

Beatriz Artolazabalek bide publikoan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak bikoiztuko ditu

“Mugikortasun jasangarria eta garbia defendatzen badugu, karga publikoko eremuak ere erraztu behar ditugu. Gasteiz prozesu horren buru izatea nahi dugu, elektrolindegi gehien dituen hirietako bat izan dadin. Nire konpromisoa 200 puntutara iristea izango da”, esan du Udalerako hautagaiak

Gasteiz

2023/05/02

Beatriz Artolazabalek 'Gasteiz Aktiboa' podcast berria kaleratu du, Kai Nakai lehen ataleko protagonista duela

Beatriz Artolazabal Gasteizko Alkatetzako alkategaiak 'Gasteiz Aktiboa' podcast berria kaleratu du gaur

Gasteiz

2020/01/24

Gasteizek berriro irabazi du paper eta kartoi bilketaren kudeaketaren alorreko sari nagusia

Arabako hiriburuak hiru 'paper-txori urdin' jaso ditu bigarren urtez jarraian.

Gasteiz

2020/01/23

Alkateak Gasteizko kultur azpiegitura handiak garatzeko ituna eskaini die udal taldeei

Bayón arkitektoek auditoriumaren proiektuaren ahalmen teknikoak azaldu dizkiete udal ordezkariei.

Gasteiz

2020/01/16

Gorka Urtaranen hitzetan, Gasteiz leku erakargarria da industriak bere erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien

Gorka Urtaranek UGTk industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte Gasteizko alkate Gorka Urtaranen hitzetan, hiria “leku erakargarria da industriak oraingo erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien“. Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Arabako hiriburuaren barne produktu gordinaren % 30 ia industria-sektoretik datorrela nabarmendu du alkateak, eta lanpostuen % 25.

Gasteiz

2020/01/15

URAk Zadorra ibaia babestuko du ur handiko ibilgu batekin eta lubeta batekin, Abetxuko eta Gamarra artean uholdeak saihesteko

Ur handietarako ibilguak ibaiaren hustubide-ahalmena handituko du; lubetak, berriz, ur handiei eutsiko die, eta inguruko trafikoaren inpaktu bisuala eta akustikoa murriztuko du Bi milioi euroko inbertsioa duen obrak erabilera publikorako gune berde bat egokitzea ere aurreikusten du, eta Eraztun Berdeko oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideei jarraipena emango die Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak adierazi duenez, obrek “uholdeak izateko arriskua nabarmen murriztuko dute, ibaiaren ibilgua hiri-parke gisa berreskuratzen den bitartean”

Gasteiz

2020/01/14

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatuko du ‘Gasteizen bai’ kanpainak maiatzera arte

Gasteizko Udalak ‘Gasteizen bai’ kanpaina aurkeztu du gaur goizean, merkataritza eta euskararen alorretan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimen hori maiatzera arte garatuko da, eta bi jarduera-ildotan oinarrituko da: komunikazio-kanpaina bera (kartelak, iragarkiak, flyerrak …) eta programazioa, sare sozialetako lehiaketa batetik hasi eta hiriko ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduei omenaldia egiteraino. Udalarekin batera, Arabako Foru Aldundiak eta Aenkomer, Gasteiz On eta Bai Euskarari elkarteek ere parte hartu dute kanpainan.