Prentsa Aretoa
2023/10/09
Euzkadi Buru Batzarren adierazpena Hamásek Israelen kontra egin duen atentatuaren harira
Larunbatean, Yom Kippur gerraren 50. urteurrena betetzen zen egunean, Hamásek ‘Al-Aqsa ekaitza‘ deituriko ekintza jarri zuen abian, eraso terrorista bat Israelgo lurraldean, biztanleria zibilean ehunka pertsona hiltzea eragin duena. Halaber, Israelgo ehun bat herritar bahitu ditu, gehienak emakumeak, haurrak eta adinekoak.
Ondoren, Benjamin Netanyahuren Gobernuak eraso honi erantzun zion ‘Gerra Egoera’ aldarrikatuz, eta lurralde palestinarrean hainbat eraso eginez, horrek giza bizitzetan ekarri dituen koste handiekin.
Hezbolá-k, bere aldetik, Israelen kontrako bigarren erasoa egin du, eta arabiar herrialdeetako gobernuek askotariko erantzunak plazaratu dituzte: batzuek Hamásen erasoak babestu dituzte eta besteek, zuhurtzia handiagoarekin, indarkeria bertan behera uzteko deia egin dute. Estatu Batuek, bere aldetik, Israel babestu du, bai eta defendatzeko duen eskubidea aldarrikatu ere.
Azken gertakari hauen larritasuna ikusita eta ordu batzuetan milatik gora hildako eragin dituen indarkeriaren gorakada ikusita, EAJ-PNVk ondorengoa adierazi nahi du:
- Erabat gaitzesten dugu Hamásek Israelgo biztanleriaren kontra egin duen eraso basatia.
- Hamásek eragiketa honetan bahitu dituen pertsonak berehala eta inolako baldintzarik jarri gabe askatzea erreklamatzen dugu.
- Kezka handiz ikusten dugu erregio horretan indarkeriak gora egin duela eta Nazio Batuen Erakundeari, Europar Batasunari eta oro har nazioarteko komunitate osoari eskatzen diegu gatazka honetan berehala esku hartzea eta erabakimenez jardun dezatela egoera hau erabat geldiarazteko, Israel eta Palestinako biztanlerian egiten ari diren sarraski honi amaiera emanez.
- Tartean dauden eragile guztiak premiatzen ditugu atzerapenik gabe eta atsedenik hartu gabe bakearen alde lan egitera, NBEren Erabakietan oinarri harturik gatazkaren konponbide iraunkor eta behin betikoa lortzeko.
Bilbon, 2023ko urriaren 9an
Nabarmenak...
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
ABB
2023/03/28
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25