Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/09/22

EAJ-PNVk etxebizitza berri bat erostea proposatu du Aiaran gizarte-larrialdietarako zerbitzua bermatzeko

Gentza Alamillo: "Ezin dugu airean utzi gure bizilagunentzat larrialdi-egoeretan funtsezkoa izan den baliabide bat"

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk etxebizitza berri bat erostea proposatu du Aiaran gizarte-larrialdietarako zerbitzua bermatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Aiarako Udaleko EAJ-PNV udal taldeak proposamen bat aurkeztu du iraileko osoko bilkuran, ostegun honetan, Udalak berehala has ditzan gizarte-larrialdietarako etxebizitza berri bat erosteko kudeaketak. Gaur egun, baliabide hori Arespalditzako "Sindicato" izeneko eraikinean dago, eta higiezin hori Aiarako Kuadrillari laga zaio etorkizuneko egoitza jar dezan.

Gentza Alamillo bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez, "larrialdiko etxebizitza behin baino gehiagotan erabili dute, 2019ko eta 2021eko suteen ostean bezala, eta egoera ahulean dauden familiei erantzun azkarra emateko funtsezko baliabidea dela erakutsi du. Horregatik, ezin dugu aukerarik gabe geratu, aurreikuspen faltagatik".

Udal-titulartasuneko gizarte-larrialdietarako etxebizitza duela hainbat hamarkadatik dago, eta helburua da aldi baterako etxebizitza bat eskaintzea gerora sortutako arrazoiengatik ohiko etxebizitza utzi behar duten pertsonei eta familiei. Izan ere, erabilera hori 2007an araututa geratu zen berariazko araudi baten bidez, eta araudi horrek sartzeko baldintzak eta erabilera-araubidea ezartzen zituen.

 

Jarraitutasuna bermatzea

Egungo higiezina eskualdeko egoitzak hartuko duenez, EAJ-PNVk etxebizitza berri bat erosiz jarraipena ziurtatzea eskatzen du. Gainera, alderdi jeltzaleak Luiaondon kokatzea proposatu du. "Aukerarik egokiena da garraio-konexio hobeak eskaintzen dituelako, bai trenekoak bai autobusekoak, eta inguru hurbilean ordutegi zabaleko supermerkatu bat dagoelako, baliabidea erabili behar dutenen egunerokoa erraztuko lukeena", zehaztu du Alamillok.

EAJ-PNVren ustez, Udalak oinarrizko zerbitzu hori bermatzeko eta arretarik gabe ez uzteko erantzukizuna du. "Larrialdietarako etxebizitza Aiarako gizarte-konpromisoaren sinboloa da, eta une kritikoetan laguntzeko bermea. Gure Alderditik baliabide hori mantentzeko eta indartzeko lan egingo dugu", amaitu du bozeramaileak.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!