Prentsa Aretoa
2025/03/30
Ortuzar: “Pozik noa: EAJ-PNV handiago egin dugu eta gehiago hurbildu gara amesten dugun Euskadi aske horretara”
Euzkadi Buru Batzarrean orain arteko kargua utzi duen buruak bertso batekin eman dio amaiera EAJ-PNVren Aberri Exekutibaren burutzan hamabi urtez eman duen aldiari: “Inork ez beza inoiz ahaztu: batasuna da indarra!”
Andoni Ortuzarren hitzaldia_ IX. Batzar Nagusia
HITZALDIA - 2025/03/30
“Zorionekoa eta zoriontsua izan naiz. Eta, elkarrekin, gauza handiak egin ditugu. Alderdi hau handiago egin dugu eta Herri hau aurrera eraman dugu. Euskal Aberri aske horretara hurbildu gara, denok amesten dugun burujabetasunera. Gure armarrian daramagun Zazpiak Bat horretarantz pausu berriak eman ditugu eta gure Ikurrina eta gure anagrama gorenean jarri ditugu. Eta nik ezin dut gehiago eskatu. Eskerrik asko!”. Emozioa disimulatu ezinik, Andoni Ortuzarrek Euzkadi Buru Batzarrean orain arteko kargua utzi duela, agur esan nahi izan die alderdikide jeltzaleei, bere azken hitzak bertso batekin amaituz. Orduan jaso du txalo zaparrada beroa. Agurrak halakoxea behar zuen Atano IIIan, pilotaren eta bertsolaritzaren aldarean, aldi berean santutegi politikoa ere baita talde jeltzalearentzat. Pilotaleku honetan bertan, Joseba Elosegi gudariak bere buruari su eman zion Francisco Franco diktadorearen aurrean Euskadiren askatasuna erreklamatzeko; toki honetan bertan eman zuen bere lehen diskurtso jendetsua Xabier Arzallus gogoratuak; eta hementxe amaitu du bere ibilbide politikoa Ortuzarrek, jeltzaleen burutzan hamabi urte eman ondoren.
“Bere askatasun nazional eta sozialerako bidean aurrera doan Herri bat gara”, aldarrikatu du Ortuzarrek. “Eta baten batek esan behar dio Herri honi orain norantz joan behar duen. Baten batek gidatu eta bidea erakutsi beharko dio martxan dagoen Herri honi. Azken berrogeita hamar urteotan guk egin dugu, eta guk egiten jarraitu behar dugu. Lanketa horretan aritu izan gara Batzar Nagusi honetan, horixe landu dugu atzo onetsi ziren txostenetan, horixe egingo dute gaur aukeratu dugun EBB berriak eta bere presidenteak. Zorte on, Aitor eta talde berria! Katea ez da eten! Bidea ez da eten. Alderdia Gara!”, oihu egin du amaierako bertsoa abestu aurretik .
Hamazazpi urte Sabin Etxean,
ez da kopuru kazkarra.
Betiko ez gara arlo denetan,
dago berritu beharra.
Agur honekin mezu batean
jarri nahi dut azpimarra
inork ez beza inoiz ahaztu:
batasuna da indarra!!!
Nabarmenak...
Senatua
2025/04/22
ABB
2025/04/14
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2023/11/25
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20