Prentsa Aretoa
2025/03/29
EAJ-PNVk aldarrikatzen du euskal hiritargoari entzutea, beren interesak hobeto defendatzeko eta Euskadiren etorkizunera eramango gaituen bidea lideratzeko
Ane Miren Atín `Bere Herriaren zerbitzura dagoen alderdia´ izeneko txostenaren koordinatzaileak “gizarte berriarekin konektatzearen” garrantzia azpimarratu du. Parte hartzea eta komunikazioa digitalizatu beharra aipatu ditu horretarako, alderdi jeltzalea orain arte bezala izan dadin “ alderdi hurbila, herritarren zerbitzura dagoena, proposamenekin eta enpatiarekin”
Euskal hiritargoari entzun beharra aldarrikatzen du EAJ-PNVk, harekin hobeto konektatzeko, egun dituen interesak ordezkatzeko eta defendatzeko eta Euskadiren etorkizunerako bidea lideratzeko, estilo propio eta ezagunarekin. “Gizartean gure Alderdiaren erreferentzialtasuna eta lidergoa berrestea da gakoa, harekiko harremana areagotuz eta sendotuz”, laburbildu du Ane Miren Atín ‘Bere herriaren zerbitzura dagoen alderdia’ izenburupean egin den txostenaren lanketan kordinatzaile lanak egin dituenak. Txosten hau izan da jeltzaleen Batzar Nagusiak Atano III pilotalekuan egin duen bilkuran onetsi duen laugarren agiria.
“Askotariko trantsiziori egin behar diegu aurre: ekologikoa, digitala, sozio-ekonomikoa, demografikoa… Eta testuinguru horretan beharko ditugu ibilbide orri egonkor eta sendoak. EAJ-PNVk Herri hau lideratu izan du gure aurretik eman ziren egoera konplexuetan, eta oraingo honetan ere egingo du. Horretarako, proiektu politiko hurbila eskaini behar dugu, herriaren zerbitzura jarriz, aurrean ditugun erronkei heltzeko eta hiritargoaren ardurei erantzuna emateko behar den enpatiarekin. Zentraltasunetik egingo dugu, alderdi politiko transbertsal eta humanista garen aldetik”, azpimarratu du Atínek.
‘Bere herriaren zerbitzura dagoen Alderdia’ izenburuko agiria da Batzar Nagusiak eztabaidatu eta onetsi duen laugarrena, eta abiapuntutzat hartzen ditu azken urteotan euskal gizartean eman diren aldaketa sozialak, bereziki, COVID-19 pandemiaren ondorioz eman zirenak. “Gure bizimodua aldatu egin da, bai eta lan egiteko eta sozializatzeko modua ere, kontsumitzeko moldeak eta elkarrekiko harremanak… Herritarren lehentasunak ere eboluzionatu dira, beren balore eta preferentziak”, jasotzen du gaur jorratu eta onetsi den txosten honek. Gauzak horrela, EAJ-PNVk proposatzen du “askotarikoa, heldua eta emozionala” hitzekin definitzen duen euskal gizartearekin duen harremana “berriz ebaluatzea”.
Helburu horrekin, txostenak hainbat konpromiso jasotzen ditu, hala nola “euskal gizartearekiko harremanak lantzea”; EAJ-PNVk elkarte enpresarial, sozial eta bestelakoekin dituen harremanak “moldatzea”; “estilo propioa bultzatzea”; “enpatiatik eta hurbiltasunetik” Alderdia humanizatzea, eta bere betiko balore etikoei eustea, hau da, euskal nazio nortasuna, euskara, aniztasuna eta berdintasuna. Helburu horiek lortzeko tresnen artean aipatzen dira hiritarren parte hartzea, gardentasuna, kontu ematea eta komunikazioa. Hori dena, jakina, EAJ-PNVren koherentzia ideologikoa eta zentralitatea errespetatuz.
Agiriak jasotzen du EAJ-PNVren jardun politikoa “gizatiartu” beharra. “Gure Alderdia funtsezko eragile politikoa izan da Herrigintzan eta erakundetze prozesuan. Euskal gizartea eboluzionatu egin da, eta EAJ-PNVk aldaketa horiek interpretatzen jakin behar du”, azaldu du laugarren txostenaren koordinatzaileak.
Azkenik, EITBri dagokionez, Batzar Nagusiak honako testu hau onartu du: "Ente publikoak gizartearen aniztasuna islatzen duela bermatzea, Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikoa sortzeko legearen 3. artikuluaren arabera. Tresna politiko bihur ez dadin lan egitea eta hobekuntzak proposatzea, EAJ-PNVren proposamen politikoetatik bereizi gabe".
Nabarmenak...
Senatua
2025/04/22
ABB
2025/04/14
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2023/11/25
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20