Prentsa Aretoa
2026/02/20
Arabako Fiskaltzak artxibatu du EH Bilduk Laguardiako alkatearen kontra egindako salaketa
Raul Garcia Ezquerro pozik agertu da demandaren ebazpen judizialarekin, "presio-estrategia politiko" baten parte dela uste baitu
Arabako Fiskaltzak Guardiako alkatearen aurkako ikerketa-eginbideak artxibatzea erabaki du, EH Bilduk salatutako gertakariak delitu ez direla iritzita. Dekretuaren aurka, atzo jakinarazi denez, ezin da errekurtsorik jarri.
EH Bilduk abenduan jarri zuen salaketa Guardiako alkatearen aurka, irregulartasun larriak egitea egotzita. Salaketa artxibatu egin da, eta, beraz, kasuak ez du ibilbide judizialik izango. Izan ere, Fiskaltzarentzat, "ez da antzematen egindako jardueran delitu-zantzurik dagoenik; ez da diru publikoa behar ez bezala erabili aberastu nahian eta ez da ebazpen arbitrariorik ezta ilegalik eman, jakinaren gainean egonda".
Laguardiako alkate jeltzalea, Raúl García Ezquerro, pozik agertu da "presio estrategia politiko" bati erantzuten dion demanda baten ebazpenarekin. "Bi urte pasatxotan behin baino gehiagotan defendatu behar izan dut nire burua auzitegietan. Guztietan absolbitu egin naute, salaketa guztiak artxibatu edota kendu egin dira. Hau nire aurka doazen salaketa faltsuen bitartez eraikitako jazarpen eta eraiste-kanpaina bat bihurtu da. Espero dut orain eragileek publikoki barkamena eskatzea egindako kalteagatik ", adierazi du.
Alkate arabarrak EH Bilduk Fiskaltzan aurkeztutako salaketa “herria geldiarazteko agindu politiko bati” leporatzen dio. “Oposizioak edozein bide erabiltzen du, auzitegiena barne, herriaren kudeaketa geldiarazten saiatzeko, baita Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzuak eragozteko. Baina Laguardiak ez ditu besoak gurutzatuko egoera honen aurrean”.
Raúl García Ezquerrok adierazi du “batzuen gogoz kontra ez dela geldirik egongo” eta “Guardia aurrera ateratzeko betiko gogoarekin lanean jarraituko duela”.
Nabarmenak...
ZUIA
2026/02/20
BARRUNDIA
2026/02/11
Araba
2026/01/31
ZUIA
2026/01/23
ZUIA
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















