Alderdi Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/09/25

EAJ-PNVk Dulantziko Udalean udal etxebizitza plan bat egitea eskatu du

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Dulantziko Udalean udal etxebizitza plan bat egitea eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko udal taldeak gaur mozio bat aurkeztu du hurrengo udalbatzarrean presaz eztabaidatzeko. Mozio horretan, Dulantziko Udalari eskatu dio udalerrirako Etxebizitza Plan bat egin dezala.

Alderdi jeltzaleak proposatu du Etxebizitza Plan horrek udalerriko egungo egoeraren eta etxebizitza-premien diagnostikoa jasotzea, bai eta babestutako etxebizitzen eraikuntza eta birgaitzea sustatzeko hirigintza- eta aurrekontu-neurriak, alokairu soziala sustatzeko estrategiak eta higiezinen espekulazioa mugatzeko estrategiak eta kolektibo kalteberentzako eta gazteentzako laguntza-programak ere.

Era berean, EAJ-PNVk proposamen horretan jarduera hori beste administrazio batzuekin koordinatzeko beharra jasotzen du, dauden baliabideak eta programak aprobetxatzeko eta Udal Planaren elaborazioan udal-taldeen iritzia eta parte-hartzea izateko, bai eta bizilagunena ere, bereziki udalerriko gazteena.

Udal talde jeltzalearen ustez, epe zehatzak ezarri eta beharrezko baliabide guztiak zehaztu behar dira Plan hori martxan jartzeko. Horretarako, Hirigintza Batzorde bat eratzea proposatzen du, Plana egiteko eta gauzatzeko aurrerapenei buruz aldizka eztabaidatu eta informatzeko.

EAJ-PNVk bere mozioan argudiatzen duenez, "etxebizitza duina eta eskuragarria eskuratzea oinarrizko eskubidea da pertsona guztientzat, batez ere gazteentzat. Etxebizitza egonkor bat eskuratzea funtsezkoa da gazteek beren bizi-proiektua garatu, tokiko gizarte- eta ekonomia-ehunari lagundu eta beste herri edo lurralde batzuetara emigrazio behartua saihesteko ".

EAJ-PNVk Dulantzin duen udal-taldearen ustez, "gure udalerriko gazteek gero eta zailtasun handiagoak dituzte etxebizitza lortzeko, azken 14 urteetan udalerrian etxebizitza babesturik eraiki ez delako". "Errealitate larri horren aurrean, udalerrian etxebizitza-politikarik ezarri ez izanaren ondorioz – gaineratu dute –, ezinbestekoa da Udalak konpromiso aktiboa hartzea etxebizitza-eskubidea bermatuko duten eta etxebizitza eskuratzeko aukera erraztuko dieten etxebizitza-politika publikoak sustatzeko, bereziki gure gazteei".

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!