Prentsa Aretoa
2025/12/05
Asparrenak padel pista izango du EAJ-PNVk udal aurrekontuari egindako ekarpenei esker
Udal-talde jeltzaleak 10.000 euroko partida bat gehitu du aurrekontuan Alipendiren mendeurrenerako, eta deitoratu egin du Gobernuak Etxebizitza Azterketa bat bertan behera uztea
EAJ-PNVk Asparrenako udal aurrekontuaren aldeko botoa emango du, Udal Gobernuak talde jeltzaleak aurkeztutako hainbat proposamen gehitu ondoren. Horien artean nabarmentzekoa da 35.000 euro sartu direla padel pista bat eraikitzeko, udalerriaren eta EAJ-PNVren beraren aldarrikapen historikoa.
Joseba Diez Antxustegi EAJ-PNVren Asparrenako bozeramaileak azpimarratu du hobekuntza horiek agerian uzten dutela "oposiziotik ere gauzak aldatu daitezkeela". "Gure konpromisoa politika erabilgarria, propositiboa eta herria hobetzera bideratua egitea da, politika egiteko beste modu bat posible denaren froga dira herriaren lorpen hauek", adierazi du.
Aurrekontuak 10.000 euro ere jadoko ditu Alipendiren mendeurreneko ekitaldietarako, baita Marmarion piboteak jartzeko eta eskola eta anbulatorioa lotzen dituen bidea hobetzeko partidak ere.
EAJ-PNVk deitoratu egin du Asparrenako Udal Gobernuak beste proposamen garrantzitsu batzuk baztertu izana. Horien artean, Etxebizitza Azterlan bat egitea zegoen, udalerriaren bizitegi-egoera aztertu nahi zuena, hutsik dauden etxebizitzen inbentario baten bidez, erabilgarri dauden hiri-lurrak eta lurzoru urbanizagarriak identifikatuz, eta herritarren premiei buruzko inkesta bat eginez. Talde jeltzalearen ustez, diagnostiko hori ezinbestekoa da udalerriaren etorkizuna planifikatzeko, eta, gainera, herritarren behar nagusiari erantzuten zion, batez ere gazteenen behar nagusiari.
Era berean, EAJ-PNVk Udal-gobernuak Asparrenako kultur elkarteentzako dirulaguntzak bere horretan uzteko erabakia kritikatu du, erakunde horiek udalerriko bizitza sozialean duten eragina kontuan hartuta.
EAJ-PNVk Asparrenarekiko konpromisoa berretsi du eta gogorarazi du aurrekontuei emandako babesa herriarentzat hobekuntza zehatzak bultzatzeko helburuari erantzuten diola, eta, aldi berean, Udal Gobernuaren aldetik erantzun gabeko premiek merezi duten arreta eskatzen jarraituko duela.
Nabarmenak...
ZUIA
2026/01/16
ARTZINIEGA
2025/12/05
LAUDIO
2025/11/14
ABB
2025/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















