Prentsa Aretoa

2026/07/30

EAJ-PNVk EH Bilduk Gorbeialdea berdintasun politikak bultzatzeko foru finantziazio egonkorrik gabe utzi duela salatu du

EH Bilduren kontrako botoaren ondorioz, Gorbeialdeko Kuadrilla da 2026-2030 aldian emakumeen, gizonen eta bitarrak ez diren pertsonen berdintasuna lortzeko programak eta jarduerak garatzeko Arabako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmenik ez duen bakarra

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk EH Bilduk Gorbeialdea berdintasun politikak bultzatzeko foru finantziazio egonkorrik gabe utzi duela salatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren iritziz, egoera horrek EH Bilduren koherentziarik eta erantzukizun politikoen ezarierantzuten dio soilik, eta ondorio zuzenak izango ditueskualdeko udalengan eta herritarrengan. 

EAJ-PNVk salatu du EH Bilduren jarrera erabat desberdinaizan dela lurraldearen arabera. Añana, Arabako Errioxa eta Arabako Mendialdeko Kuadrilletan alderdiak hitzarmenababestu zuen aldeko botoarekin, Gorbeialdean aurka bozkatuzuen eta Aiaraldean eta Lautadan abstentzioaren alde eginzuen. Irizpide-desberdintasun horrek agerian uzten du, bestebehin ere, ez dagoela jarrera politiko serio eta koherenterikberdintasun-politikak bezalako gai garrantzitsu batean. 

Erabaki horren emaitza bereziki larria da Gorbeialdearentzat. Arabako eskualdea izango baita Arabako Foru Aldundiarekindatozen lau urteetan berdintasunerako politika publikoakgaratzen jarraitzeko lankidetza instituzionala bermatzen duenakordio estrategiko batetik kanpo geratzen den bakarra. 

Hitzarmen horiek funtsezko tresna dira tokiko eremutikberdintasun-politikak indartzeko. Udalei, ekitaldiarenhasieratik, urte osoko jarduerak, prozesuak eta programakplanifikatzeko egonkortasuna eta baliabide ekonomikoakematea ahalbidetzen dute. Lankidetza-esparru bat, honakoprograma hauek garatzeko: sentsibilizazioa, indarkeriamatxisten prebentzioa, emakumeen ahalduntzea, sarefeministak bultzatzea, sexu eta genero-aniztasuna sustatzea, berdintasunaren alde gizonekin lan egitea, egoera berezikiahuletan dauden emakumeei laguntzea eta berdintasunerreal eta eraginkorrerantz aurrera egiteko beste jarduerabatzuk. Gainera, administrazio-kudeaketa arintzen du eta dirulaguntzen deialdietan parte hartzea saihesten du. 

Hitzarmen hori ez egoteak kalte nabarmena eragingo die Gorbeialdeko udalerriei. Eskualdeak finantziazio-iturriegonkor bat galduko du berdintasun-ekimenak garatzeko, programa berriak abian jartzea zailduz eta inguruko udalekarlo horretan dauden erronkei erantzuteko duten gaitasunamugatuz. Erabaki horrek desberdintasun-egoera bat sortukodu Arabako gainerako kuadrillen aldean, udalerriek sistema egonkorragoa, eraginkorragoa eta tokiko berdintasun-zerbitzuen beharretara egokitua izango baitute. 

EAJ-PNVren ustez, ulertezina da EH Bilduk erabaki izanaGorbeialdeko udalerriei Arabako beste eskualde batzuetarakopositibotzat jotzen dituen baliabideak kentzea. "Ezin da gauzabat defendatu Añanan, Arabako Errioxan edo ArabakoMendialdean, eta guztiz kontrakoa bozkatu Gorbeialdean. Berdintasun politikak ezin dira lurralde bakoitzaren interespolitikoaren menpe egon, ezta alderdien arteko borrokarakotresna bihurtu ere", adierazi du talde jeltzaleak. 

EAJ-PNVren ustez, erabaki honetatik kaltetuenakGorbeialdeko Udalak eta herritarrak izango dira, Arabako ForuAldundiaren laguntzarekin berdintasun politika publikoakbultzatzen jarraitzeko aukerak murriztuko baitituzte. 

Hori dela eta, EAJ-PNVk EH Bilduri eskatu dio azal dezalazergatik izan dituen jarrera erabat kontrajarriak kuadrilletan, eta interes alderdikoiak alde batera utz ditzala eskatu dio, udalerriei zuzenean mesede egiten dieten baliabideak eta emakumeen, gizonen eta bitarrak ez diren pertsonen artekoaukera-berdintasuna jokoan daudenean. 

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!