Prentsa Aretoa

2025/10/17

EAJ-PNV Iruña Okaren komunikatua

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Iruña Okaren komunikatua

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk Ogasuneko Batzordearen bilera utzi du gaur Iruña Okako Udalean, Davide di Paola EH Bilduko zinegotziak jeltzaleen ordezkari baten aurka egindako irainen ondorioz.
Arau fiskalak berrikusteko udal eztabaidan, EH Bilduko zinegotziak "eliz mutil hiltzailea" deitu dio EAJ-PNVko zinegotziari, aztertzen ari ziren gaiaren inguruan bere taldeak zuen iritzia ematea eragotziz.
Ez da lehen aldia EH Bilduko zinegotzi berak EAJ-PNVko ordezkarien aurkako horrelako ahozko erasoak egiten dituela, talde jeltzaleak babesik jaso gabe.
EAJ-PNVren udal taldeak salaketa-idazki bat erregistratu du Iruña Okako Udalean, iritzi aniztasuna errespetatzeko eskatuz.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!