Prentsa Aretoa
2006/07/26
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak Coronación auzoan adinekoentzat 70 etxebizitza egiteko aurrekontuko partida baimentzea proposatu dio Osokoari
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak Coronación auzoan adinekoentzat tutoretzapeko 70 etxebizitza eraikitzen hasteko aurrekontuko partida baimentzea proposatuko du datorren ostiralean udalak egingo duen Osokoan.
Beatriz Artolazabal Gizarte Arazoen Arloko bozeramaile abertzaleak salatu du “PPk atzera egin eta ez duela orain dela urtebete baino gehiago eman zuen hitza bete eta zahar gehien dituen Vitoria-Gasteizko auzoan etxebizitzak eraikitzeari uko egiten dion alderdi politiko bakarra dela”.
Zinegotziak aipatu du biztanleak pixkanaka eta etengabe zahartzen doazela eta datu bidez adierazi du 2010ean 60tik gorako pertsonak guztizko biztanleriaren % 25 izango direla. Gaur egun, udalak 32 pertsona ditu tutoretzapeko etxebizitza eskuratzeko itxaron-zerrendan. Zinegotziaren hitzetan, “erakunde-arduradunek ez diegu soilik gaur egungo beharrei erantzuna eman behar, baizik eta etorkizunekoei ere aurrea hartu behar diegu eta talde horri zuzendutako egoitza-aukerak jarri behar ditugu abian. Tutoretzapeko etxebizitzak zehazki eskaera gehien duen baliabideetako bat”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09