Prentsa Aretoa
2006/08/03
EAJren Gasteizko Udal Taldeak salatu du Alonsok “astakeria eta lardaskeria” piloa egin duela zezen-plaza berrian
Mikel Martinezek, EAJk Gasteizko Udalean duen bozeramaileak, esan du Arabako hiriburuko zezen-plaza berria “astakeria eta lardaskeria pilo baten ondorio direla, Alfonso Alonso Gasteizko alkateak eginak”.
“Ikusi dezakegunez, oraindik ere obrak ez dira amaitu, eta egoera honetan zezen-plaza ez litzateke inola ere inauguratu behar”, esan du Martinezek. Gainera kritikatu du “astakeria eta lardaskeria asko egin direla prozesu osoan, eraikuntza lizentzia eman zen unetik bertatik aurrera”.
Jeltzaleen bozeramaleak adierazi du ez dagoela ados udaleko gobernu taldeak hilaren 5ean zezen-plaza berrian lehen zezenketa-saioa ospatzearekin; horrenbestez, ez dira inauguraziora joango.
Jeltzaleen bozeramaleak adierazi du ez dagoela ados udaleko gobernu taldeak hilaren 5ean zezen-plaza berrian lehen zezenketa-saioa ospatzearekin; horrenbestez, ez dira inauguraziora joango.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09