Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/25

Letona: “Oraindik kontu asko argitu behar dira AP-1 autobidearen kudeaketari dagokionez”

EAJren Arabako Biltzar Nagusietako Taldeak Arabako hiribirua eta Eibar lotuko dituen autobidea eraikitzeko proiektua babesten duela erakutsi du berriro ere Vitoria-Gasteizen. Hala ere, ez dator bat Arabako Aldundian PPk proiektu horretaz etengabe sinestarazi nahi digun ideiarekin.

rss Ezagutzera eman
“Oraindik kontu asko argitu behar dira AP-1 autobidearen proiektuaren kudeaketari dagokionez. PPk beste alde batera begiratzen jarraitzen du, orain dela urtebete batetik hona Aldundiko kudeatzaile politikoek defendatutako aurreikuspenetan desfase ekonomiko handia badago ere. Aspaldian esan genuen herri administrazioa den aldetik, arduragabekeria hutsa izango litzatekeela egon daitezkeen irregulartasunak alde batera uztea, eta ikerketa batzordeak egiaztatutakoa argitu beharrean, Herrilan diputatuak ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen jarraitzen du” adierazi du José Luis Letona prokuradoreak.

Arratsaldean AP-1 autobidearen proiektuaren gaur egungo foru arduraduna azpiegituraren eraikuntza-obrak ikustera joango da berriro, baina EAJren ordezkariek ez dute ekitaldi horretan parte hartuko. “Ekitaldi mota horretan parte ez hartzeak ez du esan nahi proiektua babesten ez dugunik. Izan ere, gure ustez ezinbestekoa da inguruneko ekonomi eta enpresa garapenerako” gaineratu dute.